[Librezale] klabier / teklatu / giltzadi
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Urt 17, 19:03:37, CET 2017
Aupa,
Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate at gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2017(e)ko urtarrila 8 10:17):
>
> http://librezale.eus/wiki/Terminologia hori ere aldatu beharko, nik uste.
> (Giltzadi hitza, adibide legez, aipatzen duen paragrafoa nik idatzi nuen).
Harriduraz irakurri dut orria eta aitortzen dut edukiei atentziorik
jarri gabea nintzela orain arte. Hori ez ezik, harriduraz hartu dut
baita ere 'keyboard' nola lokalizatzeko zalantzak egotea.
Ez dakit adibidearen edo ordenaren kontua den baina 'Librezale
taldearen irizpide batzuk' atalpean dauden 2. eta 3. puntuak
kontrajarriak daudela iruditzen zait.
Batetik esaten da "Sarasolari jarraiki, tekla eta teklatu/klabierra
hitzak saihestuko ditugu eta giltza, giltzadi hitzak sustatuko
ditugu." eta gero "begiratuko dugu nola erabili diren". Uste dut
ordenak bestelakoa beharko lukeela.
> Agian gure estilo liburuan gehitu beharko dugu, terminologia kontuetan,
> Librezale.eus taldeak mainstream bidetik joko duela, oro har, ez "adituek"
> edo hiztegi batzuek proposatuko bidetik... Eta horretarako, zalantza
> dagoenean:
>
> Ereduzko Prosa Gaur datu basean begiratu beharko dugu.
> Egungo Testuen Corpusean begiratu behako dugu.
Corpus hauen edukian zenbat dira lokalizaziotik atereak? EPG prosa da
eta ETCn ikusi dut Wikipedia, ZT Corpusa eta EHUko testuak daudela,
dena den prosarekin eta prentsarekin alderatuta gutxiengoak dira.
Hauen balioa beraz, eta erabilera neurgailu hartuta, Microsoft-en
terminologia atariaren, Google produktuetan edo mugikorretan
erabilitako terminoen, edo fidatzeko moduko itzulpen-memoria batetik
erauzitako terminologia baino txikiagoa da.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago