[Librezale] Bilboko 97 FMren "Irratia eta sofware libea" tailerretara gonbidatu gaituzte

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Urt 26, 18:51:17, CET 2017


Aupa,

Honako hau idatzi du 97FMko Txabik Librezaleren Telegram taldean:

---

Txabi:

Lagunok; martxoaren 4, 11 eta 18an (larunbatak, goizez) Bilboko 97
irratiaren estudioetan (Unamuno plazan) Irratia eta software librea
tailerrak egingo ditugu.

Gonbidatuta zaudete, ez bakarrik tailerretara baizik eta zerbait aurkeztu
nahi bazenute proposatzera.

Asmoa oinarrizko barne-kanpo formakuntza bat ematea izango da, tresna
batzuk azaldu, trasteatu eta irratiarekin saltseatzea.

Badaezpada, 97 irratiak lehen Tas Tas irratiak okupatzen zuen 97.0FMa
hartzen du, eta soft librean dabilen proiektua da. ;)

/propagandaren amaiera/

---

Inor ezer egitera animatzen?

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170126/bb986a1b/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago