[Librezale] klabier / teklatu / giltzadi

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Urt 8, 10:17:28, CET 2017


Osoitzek Telegram taldean:

"[...], Anysoft Keyboard itzultzean gure estilo liburuak dioena dioela (
http://librezale.eus/wiki/Terminologia)  Keyboard teklatu bezala itzultzeko
asmo osoa dut (Ez Xuxenek onartzen ez duen giltzadi bezala), agian gure
estilo liburuak eztabaida baten beharra du ere?"

*Keyboard *hori, euskaraz hiru modutan eman da.

*Ereduzko Prosa Gaur* datu-basean begiratuz gero, argi dago teklatu hitza
erabat nagusitu dela.
*Egungo Testuen Corpusa* begiratu gero, argi dago azken urteotan teklatu
erabat nagusitu dela.

Oso oker ez banago giltzadi hitza Pello Salaburuk erabili zuen lehen aldiz
milenioaren hasieran. Ibon Sarasolaren testuetan ere, *giltzadi* hori
proposatu zen teklatu/klabier, hegoalde/iparralde dikotomiari aurre
egiteko. (Zehazki hiztegian (2005) teklatu hitzari *Beh*. marka erantsi
zitzaion).

Corpusean begiratuz gero, giltzadi bakoitzeko 500 teklatu topa daitezke eta
0,5 klabier. Badirudi iparraldekoak ere teklatu hitza erabiltzen hasiak
direla...

Gauzak horrela segituz gero, giltzadi hitza wikipediako lehen planotik
bigarren planora pasatu beharko dugu.

http://librezale.eus/wiki/Terminologia hori ere aldatu beharko, nik uste.
(Giltzadi hitza, adibide legez, aipatzen duen paragrafoa nik idatzi nuen).

Agian gure estilo liburuan gehitu beharko dugu, terminologia kontuetan,
Librezale.eus taldeak *mainstream *bidetik joko duela, oro har, ez
"adituek" edo hiztegi batzuek proposatuko bidetik... Eta horretarako,
zalantza dagoenean:


   1. *Ereduzko Prosa Gaur* datu basean begiratu beharko dugu.
   2. *Egungo Testuen Corpus*ean begiratu behako dugu.


Zehazki hiztegia argitaratu zenetik dozena bat urte igaro dira. Ziur aski
gaur egun teklatu hitzari *Beh*. marka hori kendu beharko genioke eta
giltzadi hitzari *Goi*. marka erantsi.

Beraz, barka txapa eta Osoitz Keyboard > teklatu kontu horri, horra nire *+
1*
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170108/eda02c95/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago