Osoitzek Telegram taldean:

"[...], Anysoft Keyboard itzultzean gure estilo liburuak dioena dioela (http://librezale.eus/wiki/Terminologia) Keyboard teklatu bezala itzultzeko asmo osoa dut (Ez Xuxenek onartzen ez duen giltzadi bezala), agian gure estilo liburuak eztabaida baten beharra du ere?"

Keyboard hori, euskaraz hiru modutan eman da.

Ereduzko Prosa Gaur datu-basean begiratuz gero, argi dago teklatu hitza erabat nagusitu dela.

Egungo Testuen Corpusa begiratu gero, argi dago azken urteotan teklatu erabat nagusitu dela.

Oso oker ez banago giltzadi hitza Pello Salaburuk erabili zuen lehen aldiz milenioaren hasieran. Ibon Sarasolaren testuetan ere, giltzadi hori proposatu zen teklatu/klabier, hegoalde/iparralde dikotomiari aurre egiteko. (Zehazki hiztegian (2005) teklatu hitzari Beh. marka erantsi zitzaion).

Corpusean begiratuz gero, giltzadi bakoitzeko 500 teklatu topa daitezke eta 0,5 klabier. Badirudi iparraldekoak ere teklatu hitza erabiltzen hasiak direla...

Gauzak horrela segituz gero, giltzadi hitza wikipediako lehen planotik bigarren planora pasatu beharko dugu.

http://librezale.eus/wiki/Terminologia hori ere aldatu beharko, nik uste. (Giltzadi hitza, adibide legez, aipatzen duen paragrafoa nik idatzi nuen).

Agian gure estilo liburuan gehitu beharko dugu, terminologia kontuetan, Librezale.eus taldeak mainstream bidetik joko duela, oro har, ez "adituek" edo hiztegi batzuek proposatuko bidetik... Eta horretarako, zalantza dagoenean:

Ereduzko Prosa Gaur datu basean begiratu beharko dugu.

Egungo Testuen Corpusean begiratu behako dugu.

Zehazki hiztegia argitaratu zenetik dozena bat urte igaro dira. Ziur aski gaur egun teklatu hitzari Beh. marka hori kendu beharko genioke eta giltzadi hitzari Goi. marka erantsi.

Beraz, barka txapa eta Osoitz Keyboard > teklatu kontu horri, horra nire + 1