[Librezale] FreeCAD glosarioaren inguruan

Asier Sarasua asier.sarasua a bildua gmail.com
Al, Ots 27, 13:33:14, CET 2017


joseba<joseba.makazaga a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
otsaila 27 11:50):

> Aupa Asier,
>
> frustum hitzaren itzulpenerako enbor hitza aukeratu duzu, eta ez dakit oso
> egokia ote den.
>
> Frustum hitza ikuste-bolumena adierazteko erabiltzen da (viewing frustum),
> kamera baten aurrean dagoen eremua adierazten du. Ingelesez frustum hitzak
> piramide edo kono baten zati bat adierazten du, bi planoren artean geratzen
> den zatia. Grafikoetan, kamera batek ikusten duena itxura hori duen bolumen
> batean sartzen den guztia denez, frustum hitza erabiltzen dute. Alegia,
> kamerak ikusten duen eremua edo bolumena frustum itxurako bolumena da:
> etzandako piramide batean  piramidearen muturra moztu eta geratzen den
> bolumena izango litzateke. Ikus esate baterako
> https://www.csee.umbc.edu/~rheingan/435/pages/res/view/view2-5.gif
>
> Beraz, Frustum hitza eremu bat adierazteko erabiltzen da, kamerak ikusten
> duen eremua hain zuzen ere. Eremu horren itxuragatik deitzen diote frustum.
> Euskaraz ez daukagu frustum hitza adierazteko hitz zehatzik, piramidearen
> enborra edota konoaren enborra frustum esateko erabili ahal izango
> lirateke, baina hitz solte bezala frustum ez nuke enbor bezala itzuliko.
> ikuste-bolumena edo ikuste-eremua egokiagoak lirateke.
>

Kaixo. Eskerrik asko laguntzagatik.

Nik ez nekien "frustum" (edo "frustrum") zer zen, baina ez dut uste
kamera-ikuspegiei buruz ari denik FreeCADen, baizik eta objektu fisiko bati
buruz. Esaldi bakar batean ageri da, hemen:

"The maximum number of faces of a polygon, prism or frustum."

Euskaltermen eta Zientzia eta Teknologiaren hiztegian begiratu nuen, eta
bietan "enbor" ematen dute.

ZT Hiztegian hau dio:

1. Mat. sin. frustrum
Kono, piramide eta prismetan, oinarriaren eta harekiko paralelo den
ebakidura lauaren arteko solidoa.
eu enbor

Euskaltermen:
frustrum of a cone -> kono moztu
frustrum of a cone -> kono-enbor
frustrum of a cylinder -> zilindro-enbor
frustrum of a pyramid -> piramide-enbor

FreeCADek beste hizkuntza batzuetarako duen itzulpenetan ere "enbor"
hitzaren parekoa erabili dute.

ES -> "El máximo número de caras de un polígono, prisma o tronco."
FR -> "Le nombre maximal de faces d'un polygone, prisme ou tronc."
DE -> Stumpf

Kontua da gaztelaniaz "tronco" - "truncar" - "truncado" segida dutela, eta
horrela kontzeptua argiago geratzen dela. Euskaraz ez dago horren
parekorik, baina ingelesez ere ez da horrela: "frustrum" - "truncate" dute.
Beraz, ez dut uste euskaraz arazorik egongo litzatekeenik alde horretatik.

Nik, oso ona den alternatiba bat ez badago, nahiago dut Euskaltermek eta
ZTHiztegiak diotenari kasu egin.

Eskerrik asko.
Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170227/28a40a12/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list