[Librezale] FreeCAD glosarioaren inguruan
joseba
joseba.makazaga a bildua gmail.com
Al, Ots 27, 11:50:28, CET 2017
Aupa Asier,
frustum hitzaren itzulpenerako enbor hitza aukeratu duzu, eta ez dakit
oso egokia ote den.
Frustum hitza ikuste-bolumena adierazteko erabiltzen da (viewing
frustum), kamera baten aurrean dagoen eremua adierazten du. Ingelesez
frustum hitzak piramide edo kono baten zati bat adierazten du, bi
planoren artean geratzen den zatia. Grafikoetan, kamera batek ikusten
duena itxura hori duen bolumen batean sartzen den guztia denez, frustum
hitza erabiltzen dute. Alegia, kamerak ikusten duen eremua edo bolumena
frustum itxurako bolumena da: etzandako piramide batean piramidearen
muturra moztu eta geratzen den bolumena izango litzateke. Ikus esate
baterako https://www.csee.umbc.edu/~rheingan/435/pages/res/view/view2-5.gif
Beraz, Frustum hitza eremu bat adierazteko erabiltzen da, kamerak
ikusten duen eremua hain zuzen ere. Eremu horren itxuragatik deitzen
diote frustum. Euskaraz ez daukagu frustum hitza adierazteko hitz
zehatzik, piramidearen enborra edota konoaren enborra frustum esateko
erabili ahal izango lirateke, baina hitz solte bezala frustum ez nuke
enbor bezala itzuliko. ikuste-bolumena edo ikuste-eremua egokiagoak
lirateke.
Ondo segi,
Joseba.
More information about the Librezale
mailing list