[Librezale] Webgunea eta zerbitzuak

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Iga, Ots 26, 21:19:29, CET 2017


Kaixo,

Webgunea zerbitzariz migratu ondoren erabiltzen dugun edo erabili izan
dugun softwarearen inguruan kezka batzuk ditut.

- foroa[1]: FluxBB[2] izeneko software bat erabiltzen da. Foroa
azaletik kendu da erabilera gutxi duelako. FluxBBren azken bertsioa
egonkorra ez da gure sistema berriarekin bateragarria baino egongo da
nola konpondu. Ezabatuko bagenu arazorik aurreikusten?

- estatistikak[3]: Piwik[4] izeneko software bat erabiltzen da. Ez
dakit inork erabiltzen duen. Migraketarekin 1.x bertsiotik 3.0.1
bertsiora eguneratu nuen eta ez dirudi fin dabilenik. Ezabatuko bagenu
arazorik aurreikusten? Google Analytics[5] bezelako tresnaren bat
erabili ahalko genuke.

- Pootle: migraketaren ostean ez da pootle aktibatu. Aktibatu behar
da? Zein da egoera eta erabilera? Bertsio berriagorik bada?

- WordPress: azken bertsiora eguneratuta dago eta administrazio
gunetik eguneratu daiteke orain. Gure itxura eskuragarri dago inork
aldatu nahiko balu[6].

[1] https://librezale.eus/foroa/
[2] http://fluxbb.org/
[3] https://librezale.eus/estatistikak/
[4] https://piwik.org/
[5] https://www.google.com/analytics/
[6] https://github.com/librezale/wp-librezale

--
Mikel


More information about the Librezale mailing list