[Librezale] Proiektu berri bat: fitxategi trukerako zerbitzua

Manex Garaio manex a bildua domeinuak.eus
Ast, Ots 23, 11:00:55, CET 2017


Kaixo!

Aurrekoan labur.eus-ekin egin genuen bezala, Dinahosting-ekin batera
proiektu berri bat ateratzeko aukera sortu da erabiltzaileen arteko
fitxategi trukea errazteko. Horretarako Jirafeau
<https://gitlab.com/mojo42/Jirafeau> softwarean oinarrituko ginateke.
Oraingoz beraiek garatutako beste proiektu baten fork bat bakarrik dago
eginda, bidaltzendizut.eus helbidean ikus daiteke (erabiliko den
domeinu-izena erabaki gabe dago).

Labur.eus-ekin ez genuen egin, baina orduan jasotako ekarpenei kasu eginda
interesgarria litzateke komunitatea proiektuaren garapenean hasieratik
inplikatzea. Horregatik, zerbitzua hobetzeko bururatzen zaizuen edozein
iradokizun/hobekuntza duzuela ere bota lasai, ongi etorria izango da eta.

Are gehiago, garapenean parte hartzeko gonbita ere luzatu nahi dizuegu.
Dinahosting-ekoek esan digute nahi izatekotan diru kopuru bat ere
badaukatela proiektuari egin nahi dizkiogun egokitzapenak garatzeko. Beraz,
proiektua gustuko izanez gero, eta Jirafeau hobetuko luketen garapenetan
parte hartu nahi izanez gero animatu. Dinahosting-ek jarriko lukeen diru
ekarpenarekin zer egin ere azter daiteke, hau da, komunitatearen proiektu
batean erabiltzeko, Librezalek izan ditzakeen beharretarako, edo beste modu
batean bideratzeko.

Gauza bera itzulpeneei dagokienean. Oso testu gutxi izango den arren,
itzulpenak enkargatu daitezke edo itzulpena egiteko erronka hartu.

Esandakoa, zuen iritzi eta ekarpenak entzuteko gogoz.

Manex
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170223/01b38ca7/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list