Kaixo!

Aurrekoan labur.eus-ekin egin genuen bezala, Dinahosting-ekin batera proiektu berri bat ateratzeko aukera sortu da erabiltzaileen arteko fitxategi trukea errazteko. Horretarako Jirafeau softwarean oinarrituko ginateke. Oraingoz beraiek garatutako beste proiektu baten fork bat bakarrik dago eginda, bidaltzendizut.eus helbidean ikus daiteke (erabiliko den domeinu-izena erabaki gabe dago).

Labur.eus-ekin ez genuen egin, baina orduan jasotako ekarpenei kasu eginda interesgarria litzateke komunitatea proiektuaren garapenean hasieratik inplikatzea. Horregatik, zerbitzua hobetzeko bururatzen zaizuen edozein iradokizun/hobekuntza duzuela ere bota lasai, ongi etorria izango da eta.

Are gehiago, garapenean parte hartzeko gonbita ere luzatu nahi dizuegu. Dinahosting-ekoek esan digute nahi izatekotan diru kopuru bat ere badaukatela proiektuari egin nahi dizkiogun egokitzapenak garatzeko. Beraz, proiektua gustuko izanez gero, eta Jirafeau hobetuko luketen garapenetan parte hartu nahi izanez gero animatu. Dinahosting-ek jarriko lukeen diru ekarpenarekin zer egin ere azter daiteke, hau da, komunitatearen proiektu batean erabiltzeko, Librezalek izan ditzakeen beharretarako, edo beste modu batean bideratzeko.

Gauza bera itzulpeneei dagokienean. Oso testu gutxi izango den arren, itzulpenak enkargatu daitezke edo itzulpena egiteko erronka hartu.

Esandakoa, zuen iritzi eta ekarpenak entzuteko gogoz.

Manex