[Librezale] Hilabeteko proiektua Abendutik martxora

Asier Sarasua Garmendia asier.sarasua a bildua gmail.com
Al, Ots 13, 21:03:26, CET 2017


al., 2017.eko otsren 13a 19:41(e)an, Alexander Gabillondo igorleak
idatzi zuen:
> al., 2017.eko otsren 13a 16:40(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
>>
>>
>> nik Otsailerako eman nuen botoa errepikatuko dut, KODI, eta orain
>> dela gutxi sortutako Kodizaleak Telegram taldeko kideak gonbidatuko
>> nituzke jaira.
>>
>> Beste iritzirik?
>>
>> Osoitz
>>
>>
> Uste dut otsaileko proiektua Asier Sarasuak bere bizkarrean hartu
> duela. Zer aplikazio eta FreeCAD erraldoi teknikoa. Otsailaren zehar
> mila eta hirurehundik gora kate lokalizatuta %25ean jarri du.
> Asier, nola ikusten duzu? laguntza behar duzu? baiezkoan, nola, zein
> fitxategian?

Kontua da beti lehenengo kate errazenak egiten direla, eta azkenerako
geratzen direla zailak :-) Oraindik aurrera dator aldapa gora.

FreeCADek terminologia oso teknikoa du, eta kontuz ibili behar da horrekin.

Hala ere, ez dut arazorik ikusten hilabeteko proiektutzat hartzea, baina
otsailaren erdian gaudenez, nahi baduzue hobeto martxorako uztea.

Bitartean, terminologia adosten saia gaitezke; baina ez nuke nahi
amaigabeko eztabaidetan sartzea hitz baten inguruan, eta gero beste
baten inguruan, eta abar. Indarrak galtzen dira gauza garrantzitsuagoak
egiteko.

Asier.



More information about the Librezale mailing list