[Librezale] Hilabeteko proiektua Abendutik martxora

Alexander Gabillondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Al, Ots 13, 19:41:10, CET 2017


al., 2017.eko otsren 13a 16:40(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Urtarrila bukaeran lanez aldatu nintzen eta apur bat jokoz kanpo ibili 
> naiz, barkatu.
>
> ABENDUKO PROIEKTUA
>
> LibreOffice l10n posta zerrenda errepasatzen ikusi dut orain hamar 
> egun ask.libreoffice.org/[HIZKUNTZA] 
> <http://ask.libreoffice.org/[HIZKUNTZA]> guneak zabaltzeko 
> eskarietarako epea ireki zela. Gaur bidali dut eskaria.
>
> URTARRILEKO PROIEKTUA
>
> Telegram bidez jakin nuen ikonoa zela eta atzera bota zela Asierrek 
> igotako paketea, beste proposamen batzuk egin zirela ikusi nuen ere, 
> ez dakit hau jada bideratuta dagoen ala nire ekarpenen baten faltan 
> dagoen.
>
> OTSAILEKO PROIEKTUA (EDO BERE GABEZIA)
>
> Urtarrila bukaeran ez nuen posta-zerrendara proposamenak 
> eztabaidatzeko mezurik bidali eta konturatu orduko ia Otsaila erdia 
> pasatu da. Baina ez larritu, ikasle andana berria etorri zaigu eta 
> Otsaila ez da alperrik pasako.
>
> MARTXOA... has gaitezen erabakitzen?
>
> Hauek dira orain dauden hautagaiak: 
> https://librezale.eus/wiki/Hilabetekoa_hautagaiak
>
> nik Otsailerako eman nuen botoa errepikatuko dut, KODI, eta orain dela 
> gutxi sortutako Kodizaleak Telegram taldeko kideak gonbidatuko nituzke 
> jaira.
>
> Beste iritzirik?
>
> Osoitz
>
>
Uste dut otsaileko proiektua Asier Sarasuak bere bizkarrean hartu duela. 
Zer aplikazio eta FreeCAD erraldoi teknikoa. Otsailaren zehar mila eta 
hirurehundik gora kate lokalizatuta %25ean jarri du.
Asier, nola ikusten duzu? laguntza behar duzu? baiezkoan, nola, zein 
fitxategian?

Alex
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170213/f675e000/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list