[Librezale] Hilabeteko proiektua Abendutik martxora

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Al, Ots 13, 16:40:15, CET 2017


Kaixo,

Urtarrila bukaeran lanez aldatu nintzen eta apur bat jokoz kanpo ibili
naiz, barkatu.

ABENDUKO PROIEKTUA

LibreOffice l10n posta zerrenda errepasatzen ikusi dut orain hamar egun
ask.libreoffice.org/[HIZKUNTZA] guneak zabaltzeko eskarietarako epea ireki
zela. Gaur bidali dut eskaria.

URTARRILEKO PROIEKTUA

Telegram bidez jakin nuen ikonoa zela eta atzera bota zela Asierrek igotako
paketea, beste proposamen batzuk egin zirela ikusi nuen ere, ez dakit hau
jada bideratuta dagoen ala nire ekarpenen baten faltan dagoen.

OTSAILEKO PROIEKTUA (EDO BERE GABEZIA)

Urtarrila bukaeran ez nuen posta-zerrendara proposamenak eztabaidatzeko
mezurik bidali eta konturatu orduko ia Otsaila erdia pasatu da. Baina ez
larritu, ikasle andana berria etorri zaigu eta Otsaila ez da alperrik
pasako.

MARTXOA... has gaitezen erabakitzen?

Hauek dira orain dauden hautagaiak:
https://librezale.eus/wiki/Hilabetekoa_hautagaiak

nik Otsailerako eman nuen botoa errepikatuko dut, KODI, eta orain dela
gutxi sortutako Kodizaleak Telegram taldeko kideak gonbidatuko nituzke
jaira.

Beste iritzirik?

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170213/b3761ade/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list