Kaixo,

Urtarrila bukaeran lanez aldatu nintzen eta apur bat jokoz kanpo ibili naiz, barkatu.

ABENDUKO PROIEKTUA

LibreOffice l10n posta zerrenda errepasatzen ikusi dut orain hamar egun ask.libreoffice.org/[HIZKUNTZA] guneak zabaltzeko eskarietarako epea ireki zela. Gaur bidali dut eskaria.

URTARRILEKO PROIEKTUA

Telegram bidez jakin nuen ikonoa zela eta atzera bota zela Asierrek igotako paketea, beste proposamen batzuk egin zirela ikusi nuen ere, ez dakit hau jada bideratuta dagoen ala nire ekarpenen baten faltan dagoen.

OTSAILEKO PROIEKTUA (EDO BERE GABEZIA)

Urtarrila bukaeran ez nuen posta-zerrendara proposamenak eztabaidatzeko mezurik bidali eta konturatu orduko ia Otsaila erdia pasatu da. Baina ez larritu, ikasle andana berria etorri zaigu eta Otsaila ez da alperrik pasako.

MARTXOA... has gaitezen erabakitzen?

Hauek dira orain dauden hautagaiak: https://librezale.eus/wiki/Hilabetekoa_hautagaiak

nik Otsailerako eman nuen botoa errepikatuko dut, KODI, eta orain dela gutxi sortutako Kodizaleak Telegram taldeko kideak gonbidatuko nituzke jaira.

Beste iritzirik?

Osoitz