[Librezale] RGB, CMYK, HSV... Re: GIMP 2.10 kateak izoztuta

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Abe 31, 18:13:07, CET 2017


or., 2017.eko aberen 29a 12:40(e)an, Asier Sarasua Garmendia igorleak
idatzi zuen:
> Kaixo berriro.
> 
> Uste dut lehenago ere eztabaidatu dugula kontu hau, baina orain ez dut
> aurkitzen.
Oker ez banago, Telegrameko taldean mintzatu ginen gai honi buruz.
> 
> RGB, CMYK, HSV... euskarara itzulita daude orain GIMPen: GBU, CMHB, ÑSB...
[...]
> 
> Nire proposamena da sigla horiek bere horretan erabiltzea, euskaratu gabe.
> 
> Iritzirik?

Kaixo:

Hainbeste urte GIMP eta Inkscape erabiltzen, ni egia esan dagoeneko
ohituta nagoela eta biak ulertzen ditudala. Baina eman dituzun arrazoiak
indartsuak dira. Beraz, nahi baduzue ingelesekoak erabili. Hala ere,
susmoa dut kostako zaigula GBU eta abarrak leku guztietan
desitzultzen... Gnome-ko hainbat txoko, GIMP, Inkscape, VLC...

Ondo izan,
Txopi.



More information about the Librezale mailing list