[Librezale] RGB, CMYK, HSV... Re: GIMP 2.10 kateak izoztuta

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Iga, Abe 31, 12:45:16, CET 2017


Aupa Asier,

Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua at gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2017(e)ko abenduaren 29(a) 12:40):
(...)
>
> Nik uste dut nahikotxo estandarizatuta daudela RGB-CMYK-HSV eta
> antzekoak, eta horrela erabiltzen dituela jende gehienak. Ez dira sigla
> horien bertsio lokalizatuak erabiltzen.
>
> Nire proposamena da sigla horiek bere horretan erabiltzea, euskaratu gabe.
>
> Iritzirik?

Nire iritzi apalean GBU erabiltzailearentzat arrotza da; aitzitik,
RGB-CMYK-HSV ondo ezagunak eta errotuak dira, GIF edo HTMLren antzera.
Nik bere horretan utziko nituzke beraz.

Oker ez banago, GBU sigla Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik
egindako lokalizazioetatik dator. VLCn adibidez honen trazak aurki
daitezke (oraintxe aldatuko ditut, bide batez). Agian Dooteok jakingo
du sigla hauek lokalizatzearen atzean egon zen arrazoia?


Julen.


More information about the Librezale mailing list