[Librezale] Gsolarioak
Iñaki Larrañaga Murgoitio
dooteo a bildua zundan.com
As, Abe 26, 16:49:58, CET 2017
Arrastion guzitoi,
Gai honekin zerikusirik ez duen beste mezu batean ( GIMP 2.10 kateak izoztuta) aipatutako burutazioa azalduko dut:
Hainbat proeiktuen euskaraketan murgilduta gaudenez, itzulpen memoriak erabiltzeko ohitura daukagu, baina ez diogu halako garrantzirik ematen glosarioei, edo neuk bederen, terminoak itz. memorietan bilatzeko joera daukadalako.
Hala ere, erabiltzen dudan Lokalize tresnak proiektu bakoitzak berari dagokion glosarioa erabiltzeko aukera eskaintzen du. Eta suposatzen dut Pootle bezalako web-plataformek ere antzeko eginbideak izango dituztela.
Hori dela eta, interesgarria iruditzen zait itzulpen ahalik eta homogeneoenak lortzeko Itz. memorietaz gain glosarioak erabiltzea.
Proiektu bati dagokion glosarioa prestatzeak lana eta denbora dexente eskatzen duen arren, behin glosarioa edukitakoan itzulpenen lana arintzen da, zuzenean leihotxo edo area batean termino bati dagokion hitz zehatza erakusten baitu.
Beraz, eta laburtzeko, nire asmoa glosario batzuk sortzea da. Unean LyX testu-prozesadorearen glosarioa prestatzen ari nai Lokalizerekin. Honek XML formatuko fitxategi batean gordetzen dituenez, beste formatu batzuetera bihurtzeko script batzuk garatu ditzakegu.
Glosarioak amaitzen joaten garen heinean, Librezaleren zerbitzarian eskegitzea eta eskuragarri edukitzea da helburua.
Zuen iritzien zain, eta neguko solstizio ederra pasa !!
Dooteo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20171226/aaf13340/attachment.html>
More information about the Librezale
mailing list