<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=us-ascii"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space;" class="">Arrastion guzitoi,<div class=""><br class=""></div><div class="">Gai honekin zerikusirik ez duen beste mezu batean (<span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class=""> </span><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class="">GIMP 2.10 kateak izoztuta) aipatutako burutazioa azalduko dut:</span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class=""><br class=""></span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class="">Hainbat proeiktuen euskaraketan murgilduta gaudenez, itzulpen memoriak erabiltzeko ohitura daukagu, baina ez diogu halako garrantzirik ematen glosarioei, edo neuk bederen, terminoak itz. memorietan bilatzeko joera daukadalako.</span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class=""><br class=""></span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class="">Hala ere, erabiltzen dudan Lokalize tresnak proiektu bakoitzak berari dagokion glosarioa erabiltzeko aukera eskaintzen du. Eta suposatzen dut Pootle bezalako web-plataformek ere antzeko eginbideak izango dituztela.</span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class=""><br class=""></span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class="">Hori dela eta, interesgarria iruditzen zait itzulpen ahalik eta homogeneoenak lortzeko Itz. memorietaz gain glosarioak erabiltzea. </span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class=""><br class=""></span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class="">Proiektu bati dagokion glosarioa prestatzeak lana eta denbora dexente eskatzen duen arren, behin glosarioa edukitakoan itzulpenen lana arintzen da, zuzenean leihotxo edo area batean termino bati dagokion hitz zehatza erakusten baitu.</span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class=""><br class=""></span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class="">Beraz, eta laburtzeko, nire asmoa glosario batzuk sortzea da. Unean LyX testu-prozesadorearen glosarioa prestatzen ari nai Lokalizerekin. Honek XML formatuko fitxategi batean gordetzen dituenez, beste formatu batzuetera bihurtzeko script batzuk garatu ditzakegu.</span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class=""><br class=""></span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class="">Glosarioak amaitzen joaten garen heinean, Librezaleren zerbitzarian eskegitzea eta eskuragarri edukitzea da helburua.</span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class=""><br class=""></span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class="">Zuen iritzien zain, eta neguko solstizio ederra pasa !!</span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class=""><br class=""></span></div><div class=""><span style="color: rgba(0, 0, 0, 0.85098); font-family: 'Helvetica Neue';" class="">Dooteo </span></div></body></html>