[Librezale] Librezaleren komunikazio kanalak. Hausnarketa

Dabid dabid a bildua laborategia.eus
Lar, Abe 16, 18:49:20, CET 2017


Kaixo guztioi,

Eztabaida oso egokia dela uste dut (eta sanoa), izan ere gauza berdina
pentsatzen hasiak gara aspaldi hack.in#badakigu-ko kide batzuk. Beraz,
seguru eztabaida honek geurea ere elikatuko duela. Interes handiz
irakurri eta parte-hartuko dut.

Nire ustez posta zerrendaren jaitsiera hori talde askotan gertatzen den
kontua da, guri berdin-berdina gertatzen zaigu. Posta zerrendak lehen
(berria jarri aurretik) bazuen trafiko pixka bat, gaur egun guztiz hilda
mantentzen dugun zerbait da. Izan ere, nire ustez berehalako
mezularitzak, izan Telegram edo izan WhatsApp, posta zerrendei gainetik
egin die. Eta ezin ukatu erosoago dela, eta berehalakotasuna bermatzen
duela (ez dut esan nahi azken hau ona denik).

Edonola ere, komunitate asko biziberritzeko aukera eskaini dute eta hori
eskertzekoa da.

Hau esanda, software librearen aldetik tira egin behar badugu (eta hori
da gure nahia) aipatzen dituzun gauzak medio, Telegram ez da aukera ona,
ezta pribatutasun edo segurtasunaren aldetik.

Esan bezala, hack.in#badakigu-ko beste elkartekide batekin egon nintzen
berba egiten eta gure aukera Signal izan daiteke, baina ikusten diogun
arazorik handiena gaur egungo gizartean duen penetrazio maila da, ez
duela ia inork erabiltzen alegia. Hau esanda:

* Software librea da, bezeroa zein zerbitzaria.

* Segurtasuna bermatzen du (ez ordea pribatutasuna, telefono zenbaki bat
behar duzu eta nik dakidala Google kontu bat).

* Euskaraz dago.

* Beste edozein berehalako-mezularitza sistema bezala erabiltzen da,
hortaz, ez dago ikasketa kurbarik.

Nik Matrix-i arazo bat ikusten diot, nire ustez Riot bezeroa ez da oso
intuitiboa. Erabiltzeko erraza izan daiteke teknologia arloan egunero
mugitzen garenontzat, baina ez dakit guztientzat erabilgarria izango den.

Eztabaida oso erabilgarria izango delakoan.

Agur t'erdi.


lr., 2017.eko aberen 16a 18:11(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Komunikazio kanalak garrantzi handikoak dira Librezaleren egunerokoan,
> foro baten giroan sortu zenetik. Komunikazio kanalak zenbat eta
> erosoagoak are eta giro hobea.
>
> Gaur egun Telegram taldeak dira gure komunikazio bide nagusia eta
> ingurunean antzera.
>
> Itzelezko tresna da eta taldeak indartzen dituela uste dut, baina
> Telegramek baditu arazo batzuk:
>
> * Bezeroa librea da baina zerbitzaria ez, eta ez dirudi hori aldatuko
> denik.
>
> * Beste proiektu askok komunikazioak zifratzera jotzen duten bitartean
> Telegramek zifratu gabeko komunikazioa lehenesten jarraitzen du, eta
> zifratutakoa beraien algoritmo batekin egiten da, zentzu honetan orain
> Whatsapp bera ere ziurragoa ematen du.
>
> * Hizkuntza txikiekiko duten jarrera ez da egokiena, proiektu ez
> ofizialen bitartez komunitateak arazoa saihestea lortzen badu ere.
>
> * Telegram Internet berrasmatzen hasi da, ordainketak, jokoak... beste
> Facebook bat, estandar libreen beste ordezte saiakera bat.
>
> Komunikazioen pribatizazioaren aurrean, Librezalek aldaketaren burua
> hartu beharko lukeela uste dut, adibide hobe bat eman.
>
> Posta zerrendak ere baditugu, e-maila estandarra da, librea,
> federatua, nahi den aplikazioarekin erabili daiteke, eta Telegram
> taldeen bizitasun berarekin erabiltzeko oztoporik egon ez dago, baina
> praktikan ez da gertatzen, are gehiago, Telegramek posta zerrendatik
> trafiko gehiena kendu du.
>
> Aukera gehiago daude, esate baterako, nik Matrix sareari gero eta
> aukera gehiago ikusten dizkiot, eta Euskaraz daude Android, iOS eta
> Web bidezko Riot bezeroak.
>
> Hasi dezakegu eztabaida bat? Librezalek Telegram sustatzearekin eroso
> gaude?
>
>
> Osoitz
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20171216/676e41dc/attachment-0001.html>


More information about the Librezale mailing list