[Librezale] Librezaleren komunikazio kanalak. Hausnarketa

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Abe 16, 18:11:07, CET 2017


Aupa,

Komunikazio kanalak garrantzi handikoak dira Librezaleren egunerokoan, foro
baten giroan sortu zenetik. Komunikazio kanalak zenbat eta erosoagoak are
eta giro hobea.

Gaur egun Telegram taldeak dira gure komunikazio bide nagusia eta
ingurunean antzera.

Itzelezko tresna da eta taldeak indartzen dituela uste dut, baina
Telegramek baditu arazo batzuk:

* Bezeroa librea da baina zerbitzaria ez, eta ez dirudi hori aldatuko denik.

* Beste proiektu askok komunikazioak zifratzera jotzen duten bitartean
Telegramek zifratu gabeko komunikazioa lehenesten jarraitzen du, eta
zifratutakoa beraien algoritmo batekin egiten da, zentzu honetan orain
Whatsapp bera ere ziurragoa ematen du.

* Hizkuntza txikiekiko duten jarrera ez da egokiena, proiektu ez ofizialen
bitartez komunitateak arazoa saihestea lortzen badu ere.

* Telegram Internet berrasmatzen hasi da, ordainketak, jokoak... beste
Facebook bat, estandar libreen beste ordezte saiakera bat.

Komunikazioen pribatizazioaren aurrean, Librezalek aldaketaren burua hartu
beharko lukeela uste dut, adibide hobe bat eman.

Posta zerrendak ere baditugu, e-maila estandarra da, librea, federatua,
nahi den aplikazioarekin erabili daiteke, eta Telegram taldeen bizitasun
berarekin erabiltzeko oztoporik egon ez dago, baina praktikan ez da
gertatzen, are gehiago, Telegramek posta zerrendatik trafiko gehiena kendu
du.

Aukera gehiago daude, esate baterako, nik Matrix sareari gero eta aukera
gehiago ikusten dizkiot, eta Euskaraz daude Android, iOS eta Web bidezko
Riot bezeroak.

Hasi dezakegu eztabaida bat? Librezalek Telegram sustatzearekin eroso gaude?


Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20171216/7d10e945/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list