<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<p>Kaixo guztioi,</p>
<p>Eztabaida oso egokia dela uste dut (eta sanoa), izan ere gauza
berdina pentsatzen hasiak gara aspaldi hack.in#badakigu-ko kide
batzuk. Beraz, seguru eztabaida honek geurea ere elikatuko duela.
Interes handiz irakurri eta parte-hartuko dut.</p>
<p>Nire ustez posta zerrendaren jaitsiera hori talde askotan
gertatzen den kontua da, guri berdin-berdina gertatzen zaigu.
Posta zerrendak lehen (berria jarri aurretik) bazuen trafiko pixka
bat, gaur egun guztiz hilda mantentzen dugun zerbait da. Izan ere,
nire ustez berehalako mezularitzak, izan Telegram edo izan
WhatsApp, posta zerrendei gainetik egin die. Eta ezin ukatu
erosoago dela, eta berehalakotasuna bermatzen duela (ez dut esan
nahi azken hau ona denik). <br>
</p>
<p>Edonola ere, komunitate asko biziberritzeko aukera eskaini dute
eta hori eskertzekoa da.</p>
<p>Hau esanda, software librearen aldetik tira egin behar badugu
(eta hori da gure nahia) aipatzen dituzun gauzak medio, Telegram
ez da aukera ona, ezta pribatutasun edo segurtasunaren aldetik.<br>
</p>
<p>Esan bezala, hack.in#badakigu-ko beste elkartekide batekin egon
nintzen berba egiten eta gure aukera Signal izan daiteke, baina
ikusten diogun arazorik handiena gaur egungo gizartean duen
penetrazio maila da, ez duela ia inork erabiltzen alegia. Hau
esanda:</p>
<p>* Software librea da, bezeroa zein zerbitzaria.</p>
<p>* Segurtasuna bermatzen du (ez ordea pribatutasuna, telefono
zenbaki bat behar duzu eta nik dakidala Google kontu bat).</p>
<p>* Euskaraz dago.</p>
<p>* Beste edozein berehalako-mezularitza sistema bezala erabiltzen
da, hortaz, ez dago ikasketa kurbarik.</p>
<p>Nik Matrix-i arazo bat ikusten diot, nire ustez Riot bezeroa ez
da oso intuitiboa. Erabiltzeko erraza izan daiteke teknologia
arloan egunero mugitzen garenontzat, baina ez dakit guztientzat
erabilgarria izango den.</p>
<p>Eztabaida oso erabilgarria izango delakoan.</p>
<p>Agur t'erdi.<br>
</p>
<br>
<div class="moz-cite-prefix">lr., 2017.eko aberen 16a 18:11(e)an,
Osoitz E igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite"
cite="mid:CAH1pAgUCCZgvgaxuKCzkh-a1K2w3-6TrrKUf6yN-cUmMyLftug@mail.gmail.com">
<div dir="ltr">
<div>Aupa,<br>
</div>
<div><br>
</div>
<div>Komunikazio kanalak garrantzi handikoak dira Librezaleren
egunerokoan, foro baten giroan sortu zenetik. Komunikazio
kanalak zenbat eta erosoagoak are eta giro hobea.<br>
<br>
Gaur egun Telegram taldeak dira gure komunikazio bide nagusia
eta ingurunean antzera.<br>
</div>
<div><br>
Itzelezko tresna da eta taldeak indartzen dituela uste dut,
baina Telegramek baditu arazo batzuk:<br>
<br>
* Bezeroa librea da baina zerbitzaria ez, eta ez dirudi hori
aldatuko denik.<br>
<br>
* Beste proiektu askok komunikazioak zifratzera jotzen duten
bitartean Telegramek zifratu gabeko komunikazioa lehenesten
jarraitzen du, eta zifratutakoa beraien algoritmo batekin
egiten da, zentzu honetan orain Whatsapp bera ere ziurragoa
ematen du.<br>
<br>
* Hizkuntza txikiekiko duten jarrera ez da egokiena, proiektu
ez ofizialen bitartez komunitateak arazoa saihestea lortzen
badu ere.<br>
<br>
* Telegram Internet berrasmatzen hasi da, ordainketak,
jokoak... beste Facebook bat, estandar libreen beste ordezte
saiakera bat.<br>
<br>
Komunikazioen pribatizazioaren aurrean, Librezalek aldaketaren
burua hartu beharko lukeela uste dut, adibide hobe bat eman.<br>
<br>
Posta zerrendak ere baditugu, e-maila estandarra da, librea,
federatua, nahi den aplikazioarekin erabili daiteke, eta
Telegram taldeen bizitasun berarekin erabiltzeko oztoporik
egon ez dago, baina praktikan ez da gertatzen, are gehiago,
Telegramek posta zerrendatik trafiko gehiena kendu du.<br>
<br>
Aukera gehiago daude, esate baterako, nik Matrix sareari gero
eta aukera gehiago ikusten dizkiot, eta Euskaraz daude
Android, iOS eta Web bidezko Riot bezeroak.<br>
<br>
Hasi dezakegu eztabaida bat? Librezalek Telegram
sustatzearekin eroso gaude?<br>
<br>
<br>
Osoitz<br>
</div>
</div>
<br>
<fieldset class="mimeAttachmentHeader"></fieldset>
<br>
<pre wrap="">_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>