Aupa,

Komunikazio kanalak garrantzi handikoak dira Librezaleren egunerokoan, foro baten giroan sortu zenetik. Komunikazio kanalak zenbat eta erosoagoak are eta giro hobea.

Gaur egun Telegram taldeak dira gure komunikazio bide nagusia eta ingurunean antzera.

Itzelezko tresna da eta taldeak indartzen dituela uste dut, baina Telegramek baditu arazo batzuk:

* Bezeroa librea da baina zerbitzaria ez, eta ez dirudi hori aldatuko denik.

* Beste proiektu askok komunikazioak zifratzera jotzen duten bitartean Telegramek zifratu gabeko komunikazioa lehenesten jarraitzen du, eta zifratutakoa beraien algoritmo batekin egiten da, zentzu honetan orain Whatsapp bera ere ziurragoa ematen du.

* Hizkuntza txikiekiko duten jarrera ez da egokiena, proiektu ez ofizialen bitartez komunitateak arazoa saihestea lortzen badu ere.

* Telegram Internet berrasmatzen hasi da, ordainketak, jokoak... beste Facebook bat, estandar libreen beste ordezte saiakera bat.

Komunikazioen pribatizazioaren aurrean, Librezalek aldaketaren burua hartu beharko lukeela uste dut, adibide hobe bat eman.

Posta zerrendak ere baditugu, e-maila estandarra da, librea, federatua, nahi den aplikazioarekin erabili daiteke, eta Telegram taldeen bizitasun berarekin erabiltzeko oztoporik egon ez dago, baina praktikan ez da gertatzen, are gehiago, Telegramek posta zerrendatik trafiko gehiena kendu du.

Aukera gehiago daude, esate baterako, nik Matrix sareari gero eta aukera gehiago ikusten dizkiot, eta Euskaraz daude Android, iOS eta Web bidezko Riot bezeroak.

Hasi dezakegu eztabaida bat? Librezalek Telegram sustatzearekin eroso gaude?

Osoitz