[Librezale] Audacity, Telegram eta beste proiektu batzuen egoera
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Abe 10, 11:54:30, CET 2017
Aupa,
Azkenaldian nahiko kanpo ibili naiz, proiektuen egoeraren berri ematera
nator.
AUDACITY
Inork Audacity euskaraz nahi badu bere gain hartu beharko luke itzulpen
proiektua, nik ez baitut proiektu honekin jarraituko. Erabat itzulita dago,
baina 2.2.1 bertsioa ez zen Audacity posta zerrendara bidali eta beraz ez
dago euskaraz. Ez dakit hurrengo bertsioa noiz aterako den.
https://www.transifex.com/librezale/audacity-euskaraz/
TELEGRAM
Softcatalakoek Telegram itzulteko proiektu ez ofizial bat sortu dute
Transifexen, eta gaur eskatu dut Euskara gehitzea. Zergatik? Transifexeko
Telegram proiektu ofiziala ez da gehiago eguneratuko, eta Telegramek ezarri
duen itzulpen sistema berrian hizkuntza txikiei atea itxi zaie.
Aurreko Transifex proiektuan sartu zineten guztiei hortik ateratzea
aholkatzen dizuet, eta beste honetan sartzea:
https://www.transifex.com/telegram-unofficial-translations/public/
BESTE BATZUK
Bizkarrera bota nituen beste proiektu batzuen egoera ikusi nahi baduzue,
gure wikian nire izena duen orrira joan. nire asmoa jarraitzea eta erritmoa
berreskuratzea da. (Asier agian poztuko da hau entzutean, azken
hilabeteetan LibreOffice ia berak bakarrik egin duelako, eta ez da lan
gutxi izan).
Ondo segi,
Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20171210/1f0ab39d/attachment.html>
More information about the Librezale
mailing list