[Librezale] Audacity, Telegram eta beste proiektu batzuen egoera

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Abe 10, 12:48:45, CET 2017


ig., 2017.eko aberen 10a 11:54(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Aupa,

Aupa!

> 
> Azkenaldian nahiko kanpo ibili naiz, proiektuen egoeraren berri ematera
> nator.
> 
> AUDACITY
> 
> Inork Audacity euskaraz nahi badu bere gain hartu beharko luke itzulpen
> proiektua, nik ez baitut proiektu honekin jarraituko. Erabat itzulita dago,
> baina 2.2.1 bertsioa ez zen Audacity posta zerrendara bidali eta beraz ez
> dago euskaraz. Ez dakit hurrengo bertsioa noiz aterako den.
> 
> https://www.transifex.com/librezale/audacity-euskaraz/
> 

Ea norbait animatzen den. Lan ederra egin zenuen hor eta pena da erdizka
geratzea. Nik ez dut Audacity erabiltzen eta ez naiz honetan sartuko.
Nor animatzen da denboraldi baterako bada ere txanda hartzen?

> TELEGRAM
> 
> Softcatalakoek Telegram itzulteko proiektu ez ofizial bat sortu dute
> Transifexen, eta gaur eskatu dut Euskara gehitzea. Zergatik? Transifexeko
> Telegram proiektu ofiziala ez da gehiago eguneratuko, eta Telegramek ezarri
> duen itzulpen sistema berrian hizkuntza txikiei atea itxi zaie.
> 
> Aurreko Transifex proiektuan sartu zineten guztiei hortik ateratzea
> aholkatzen dizuet, eta beste honetan sartzea:
> 
> https://www.transifex.com/telegram-unofficial-translations/public/

Kontatzen duzunak arduratuta utzi nauzu. Orduan baliteke bertsio
aldaketa batean euskara desagertzea Telegrametik? Leku ez ofizial
horretan euskaratuta egon arren?

> 
> BESTE BATZUK
> 
> Bizkarrera bota nituen beste proiektu batzuen egoera ikusi nahi baduzue,
> gure wikian nire izena duen orrira joan. nire asmoa jarraitzea eta erritmoa
> berreskuratzea da. (Asier agian poztuko da hau entzutean, azken
> hilabeteetan LibreOffice ia berak bakarrik egin duelako, eta ez da lan
> gutxi izan).

Oso ondo Osoitz. Nekaezina zara txo!

Eskerrik asko,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


More information about the Librezale mailing list