[Librezale] Elkarlanerako trenak: gurea behar dugu?
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Or, Abu 4, 09:48:42, CEST 2017
> Xalbaren ustez KDErentzat Transifex Weblate baino egokiagoa litzateke
Xalbak argitu dit kontua ez dela hori. Transifex apur bat ezagutzen du eta
badirudi balio lezakeela eta Weblate ez du probatu, ez dakigu balio
lezakeen.
> zertarako behar dugun tresna
Ideia batzuk:
* Tresna zehatz bat eskaintzen / eskatzen ez duten proiektuak taldean egin
nahi ditugunerako. Gero eta gutxiago dira tresna hauek erabiltzea
proiektuen mantenua errazten dietelako garatzaileei baina badira, eta nik
neuk zerbitzari publiko batean jarriko nituzke nireak, erdizkako itzulpen
ugari usteldu diren nire PCan ahaztuta lokalean lan egiten nuenean.
* Freeware modeloaren arriskuak ekiditeko, pentsa bihar Transifex
ordaintzen ez duten proiektuak mugatzen hasten bada? Dagoeneko baditu muga
batzuk, KDEren itzulpen Memoriak igotzeko baimena eskatu behar izan zen,
oraingoan baimena eman dute baina ez dago bermerik.
* Itzulpenen gordailu publiko bati buruz hitz egin zen, beste itzulpenak
hona igota denak elkarrekin aurkituko lituzke beste proiektu batera zuzen
inportatu nahi dituenak, korpus bat sortu nahi duenak... GitHubera igota
ere lortu daiteke hau.
Osoitz
Ander Elortondo<ander.elor at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
abuztua 4 08:48):
> Aupa!
>
> Hainbat kasutan proiektuak berak markatzen du non itzuli behar den.
> Ez dut sakondu zuek bezala aukera bakoitzaren ezaugarriak aztertuz, baina
> bi xemeikoko hausnarketa hau datorkit:
> Lana hartu aurretik baloratu zertarako behar dugun tresna, zein
> proiekturako, zein bestelako erabilpen edo onura ekar ditzakeen. Zein
> mantenu lan eskatuko duen.....
> Ukatu ezin den egia da tresna ez badago ezin dela erabili eta zenbait
> kasutan tresna balego..... Baina hau zenbatetan?
>
> ba hori, bi xemeikodun gogoeta datorkidana.
> izan libre izan euskaldun!
> Ander.
>
>
> Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 3
> 23:57):
>
>> Aupa,
>>
>> Pootle kentzea erabaki zen, baina orain bi proiektuentzako gure eskuetan
>> dagoen plataforma baten beharra ikusi dugu.
>>
>> Audacity itzultzeko Librezaleren izenean sortutako Transifex kontu batean
>> itzuli genuen.
>>
>> Transifex ez da librea baina proiektu libreak doan ostatatzen ditu,
>> Mikeli galdetu nion gurean Weblate instalatzea egingarri ikusten zuen eta
>> baietz uste du. Audacity-rako nahikoa litzateke.
>>
>> Bestalde, Xalba gure negarrak entzuteaz aspertuta, KDE euskaratzeko
>> proiektua Transifexen eramaterik dagoen probatzen jarri zen.
>>
>> Xalbaren ustez KDErentzat Transifex Weblate baino egokiagoa litzateke,
>> funtzio gehiago dauzka eta KDE oso handia da. Itzulpen memoriak igotzeko
>> baimena eman zioten enrollatzen ari zirela argi utziz, trukean gurean
>> itzulpena Transifexen egina zela esatea eskatu zuten. Niri ez zitzaidan
>> argi geratu proiektuaren orrian ala webgunearen portadan nahi zuten.
>>
>> Weblate behar/nahi dugu, ala KDE Transifexen izatea egokiagoa dela
>> ikusita, dena Transifexen sartuko dugu?
>>
>> Osoitz
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale at librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170804/d453212e/attachment.html>
More information about the Librezale
mailing list