[Librezale] Telegram taldea logeatzen duen botarekin zer egin?

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Abu 6, 10:06:52, CEST 2017


Aupa,

nik ez dut uste Telegram-en botatzen diren mezuen erregistroa behar denik.

Telegrameko foro horretan eztabaida mamitsuren bat sortuko balitz, erabaki
potoloren bat hartzeko beharra ikusiko balitz-edo, posta zerrenda honetara
ekarri beharko genuke.

Librezale taldeko batzuek Telegrameko zaratatik kanpo bizitzea erabaki
dute. Horrek ez ditu jokoz kanpo utzi behar.

Ohiko txantxak, txisteak eta sticker horiek, denboraren haizeak eraman
ditzala.

​​--
Gorka Azk.



Inprimatu aurretik, gogoratu Ingurugiroarekiko ardura eta konpromisorik
handiena dutenek paperik gabeko administrazioa 5 urtetan lor daitekeela
defendatzen dutela.
Administrazioak papera murriztu ahal badu, agian zuk ere bai.




Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 3
22:25):

> Aupa,
>
> Berbetan jarri gara eta Julenek Telegram taldea logeatzen duen bot bat
> garatu du, zer egin nahi dugu horrekin?
>
> Errazena Telegram taldeko loga hemen itsastea da, hau eskuz egindakoa da :)
>
> Osoitz
>
> ---
>
> Botaren inguruko elkarrizketa Telegram taldean:
>
> Marko Txopitea
> Eztabaida interesgarria. Pena ematen dit hemen eta orain gaudenok bakarrik
> izatea bere berri. Guk geuk ere aste gutxi barru lanak izango ditugu esan
> zirenak aurkitzeko.
> Osoitz
> Egunean behin elkarrizketa Telegrametik kopiatu eta posta-zerrendara
> bidaltzen duen bot bat da behar duguna. Informatikariren bat gelan?
> Julen
> Nik egin dezaket hori... Baino ez da spam asko izango?
> Ander Elortondo
> Posta zerrendan spam itxura hartuko luke baina nonbait webgunean ez legoke
> gaizki....
> Julen
> Bota bera izan liteke maila bidaltzen duena, edo lau py lerroko logging
> bot bat egin eta ondoren mikelek logrotaterekin zerrendara bidali xD
> Edo, baziren ircko logak ikustatzeko web interfazeak, antzeko log bat
> eginez gero bota erabiliz...
> ikerib
> Game Erauntsirako @urtzai -k garatu zuen antzeko bot bat... konplexuagoa
> agian
> Julen
> Nik telepot erabiliz badut bot txoro bat, bota egitea bera baino
> konplexuagoa zer nahi dugun erabakitzea izango da
> Urtzi Odriozola
> Bai, baina eskulan asko exijitzen zuen nireak. Mezu bakoitza etiketatzea,
> foroan txukun sartzeko
> Juan Abasolo
> Uh!
> Zelako eztabaida interesgarria galdu dudan!
> Telegram-etik elkarrizketak kopiatzeko horretan nik ere interesa dut.
> Eskolan eztabadaigunetzat hartu nahi nuke (post-Moodle).
> Julen
> www.npmjs.com/package/chat-logger
> Julen
> Ez dute mantentzen iada
> Julen invited Kuxkuxeroa
> Julen
> Ale, ea gau aldean logeatzen hasten den
> Orain erabaki logekin zer eta nola egin :joy:
> Osoitz
> Aupa hi! Ba posta zerrendara bidali nahi ez bada, zerbitzariko karpeta
> batera igoko nituzke oraingoz, gehiago behar bada erabiliz bururatuko zaigu
> Julen
> http://irclog.readthedocs.io
> Eta hau?
> Logeatzeko orduan irssi ren estiloko logak sortuz gero funtzionatuko du
> Osoitz
> @molasagasti ^
> Mikel
> egin daiteke zerbait bai
> baino oraindik weblaterena daukat
> Julen
> Bitartean gorde ingoyau ta lixto
> Ander Elortondo
> Testua bakarrik edo multimedia ere?
> Julen
> eta edizioak? orain programatzen hastean konturatu naiz mezuak editatu
> egin daitezkeela xD
> oraingoz lehen mezu bertsioaren loga, textua bakarrik
> Osoitz
> Ezabatutako mezuak ere logean agertzen dira?
> Julen
> ez agertzeko, eta edizioak gordetzeko, textu lauean baino hobe izango da
> datu base bat erabiltzea mezuak gordetzeko
> Osoitz
> Lan handia bada benetan behar dugun pentsatu beharko genuke. Interesatzen
> zaigu Googlek kanal hau ere indexatzea?
> Julen
> googlek edo sakonago joanda guk geuk
> Osoitz
> Bai gutxienez guretzat babes-kopia izatea ondo legoke, egia
> Julen
> eta behin hasita hobe mezuen ezabatze eta edizioak kontutan edukitzea
> Osoitz
> [✊ Sticker]
> Kuxkuxero
> Julen
> boten apiak ez du mezuen ezabaketaz abixatzen :S
> edo ez dut aurkitzen behintzat
> Osoitz
> hau? https://core.telegram.org/method/messages.deleteMessages
> Ez hori mezuak ezabatzeko da, ez?
> Maiatzean ez omen zegoen: https://stackoverflow.com/
> questions/41996013/telegram-bot-api-getupdates-does-not-
> igonre-deleted-messages
> Ba dagoenarekin?
> Julen
> Ala beharko du xD
> Edizioak bai, badaude
> Osoitz
> bada zerbait
> Ander Elortondo
> Ezabaketa ez da edizioa radikal bat?
> Julen
> ez
> Osoitz
> Tira, inoiz erruz hona logean bukatzea nahi ez duen zerbait bidaltzen badu
> inork hobe mezua editatzea ezabatzea baino.
> Baina Googleri ez indexatzeko esango nioke, bestela txorradak non esango
> ditugu, Riot taldean? Hori zifratuta dago.
> Julen
> bai, nunbaitean jartzerako orduan hobe ez indexatzea
> orain arazoa beste bat da, talde honetako mezuak ez zaizkio iristen :joy:
> beste talde batean sartu dut garapen probak egiteko eta hangoak bai, baina
> hemengoak...
> Osoitz
> baimena eman behar diot, uste dut
> [ez ziren baimenak, kaleratu eta berriro gonbidatuz funtzionatu du]
> Osoitz
> alo alo
> Julen
> {'message_id': 6115, 'from': {'id': 62954188, 'first_name': 'Osoitz',
> 'username': 'Osoitz'}, 'chat': {'id': -1001034861902, 'title': 'Librezale',
> 'username': 'librezale', 'type': 'supergroup'}, 'date': 1501787867, 'text':
> 'alo alo'}
> tatxan!
> Osoitz
> [👍 Sticker]
> Julen
> beno, lixto, logeatzailea egina, bihar ea tarte bat dudan martxan husteko
> eta egunen batean nola ikusi pentsatuko dugu
> https://github.com/Zokormazo/kuxkuxeroa ez naiz gogoratzen zein zen
> taldeak logeatu nahi zituena
> Osoitz
> Ba Txopiri erdi brometan erantzun diot baina animatu zara eta hemen gaude
> Julen
> errezena logeatzea da, gero horrekin zer eta nola egin izango da kontua
> Osoitz
> Ba posta zerrendara mezu bat, zuk ala nik?
> Julen
> ni ez nago harpidetuta, uste det, momentu egokia harpidetzeko, zuk
> bitartean idatzi :P
> Osoitz
> ongi XD
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170806/31b0fdf6/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list