[Librezale] Abuztuko proiektua?
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Abu 2, 14:35:04, CEST 2017
Aupa Lierni,
Niri ideia orokorrean oso interesgarria iruditzen zait, denok amestu dugu
itzulpenak egiterako orduan lan astunena kenduko digun tresnaren bat.
Aipatzen duzun itzulpen proiektu horrentzat, proiektua software librea
bada, Crowdin, Transifex edo hosted.weblate bezalako zerbitzari batean
jartzea dago, beste aukera bat weblate softwarea norberaren zerbitzari
batean instalatzea da. Librezalek badu Pootle instalazio bat, baina
zaharkituta dago, ez dugu erabiltzen, eta ez eguneratzea erabaki zen Pootle
bertsio berriak mantentzeko oso konplexuak omen direlako, aurreko astean
pribatuan apur bat hitz egin genuen gutariko batzuk Weblate softwarea
Librezaleren zerbitzarian instalatzeari buruz, baina oraindik ez dugu
egiaztatu posiblea den ezta zerrendan eztabaidatu.
Zalantza bat ere badut, Googlek egindako itzulpen automatikoak eskuz
egindako itzulpenekin konparatzea bada helburua, zergatik ez egin
alderantziz? Itzulpen okerrak zuzendu ordez, jada orokorrean ontzat ematen
den itzulpen bat hartu, demagun GNOME eta kate horiek guztiak Googlei
itzultzea eskatu.
Osoitz
Lierni GARMENDIA ARRATIBEL<lierni.garmendia at jakintza.net> igorleak hau
idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 2 09:32):
> Egun on guztioi!
>
> Lehenik eta behin, partekatu nahi nuen asko poztu ninduela LibreOffice 5.4
> argitaratu zutela eta euskaraz ere bazetorrela irakurtzeak. Zorionak,
> Librezale!
>
> Abuztuko proiektuari dagokionez, ea zer iruditzen zaizuen nire
> proposamena. Ezberdina da, baina euskal komunitatearentzat eta
> Librezalerentzat oso interesgarria eta etorkizunean oso erabilgarria izan
> daitekeela iruditzen zait.
>
> IƱigo Jauregi Sydneyko Unibertsitatean doktoretza-ikerketa bat egiten ari
> den gazte euskalduna da. Telekomunikazio-ingeniaria da bera, baina
> ingelesa-euskara itzulpen automatiko neuronala (Neural Machine Translation,
> NMT) ari da ikertzen orain, eta horregatik jarri da harremanetan nirekin:
> lehendik dagoen ingelesa-euskara corpusa txikiegia da eta zabaldu egin nahi
> du itzultzaile automatikoa entrenatzen hasteko, eta, horretarako, corpus
> bat prestatu du eta ingelesetik euskarara itzuli nahi du. Zer iruditzen
> zaizue? Laguntzeko prest zaudete? Abuztuko proiektua ez bada, laguntzeko
> prest dago inor?
>
> Nik hau pentsatu dut: Itzulpen proiektu bat sortu itzulpengintzarako
> crowdsourcing plataforma batean, zeinak itzulpen memoria (TM) komun bat eta
> glosategi komun bat sortzea eta elikatzea ahalbidetzen duen. Horrela,
> errazagoa, azkarragoa eta koherenteagoa izango da itzulpena, eta egokiagoa
> corpusa, bere ikerketarako. Gero, ahalik eta itzultzaile gehien lortu
> beharko genituzke, itzultzaile bakoitzak gutxiago itzultzeko.
>
> Atxikita bidaltzen dizuet pasatu didan dokumentua. Bertan aurkituko
> dituzue proiektuaren inguruko xehetasunak.
>
> Zuen erantzunaren zain geratzen naiz,
>
> Lierni
>
> *Lierni Garmendia*
>
> *EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea*
>
> *Zuzentzailea*
>
> *Hizkuntz irakaslea*
>
> 2017-08-01 18:58 GMT+02:00 Asier Sarasua Garmendia <
> asier.sarasua at gmail.com>:
>
>> ar., 2017.eko aburen 01a 13:39(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
>> > Aupa,
>> >
>> > Hilabeteko proiektua bizirik mantendu da, beraz, jarrai dezagun...
>> >
>> > Ni Riot itzultzen hasi naiz, hori jarri dezakegu proiektu gisa edo
>> > ohiko eztabaida eta bozketa egin.
>> >
>> > Zer diozue?
>>
>> Nik ez dut askorik egingo abuztuan, LibreOffice laguntzaren itzulpena
>> bukatzea ez bada; beraz nire partetik, zuk nahi duzuna.
>>
>> Nik beste proiektu bat dut begiz jota: LMMS[1]. Hurrengo baterako.
>>
>> Asier.
>>
>> [1]https://lmms.io/
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale at librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170802/dde9d259/attachment.html>
More information about the Librezale
mailing list