[Librezale] Abuztuko proiektua?

Lierni GARMENDIA ARRATIBEL lierni.garmendia a bildua jakintza.net
Ost, Abu 2, 09:32:19, CEST 2017


Egun on guztioi!

Lehenik eta behin, partekatu nahi nuen asko poztu ninduela LibreOffice 5.4
argitaratu zutela eta euskaraz ere bazetorrela irakurtzeak. Zorionak,
Librezale!

Abuztuko proiektuari dagokionez, ea zer iruditzen zaizuen nire proposamena.
Ezberdina da, baina euskal komunitatearentzat eta Librezalerentzat oso
interesgarria eta etorkizunean oso erabilgarria izan daitekeela iruditzen
zait.

IƱigo Jauregi Sydneyko Unibertsitatean doktoretza-ikerketa bat egiten ari
den gazte euskalduna da. Telekomunikazio-ingeniaria da bera, baina
ingelesa-euskara itzulpen automatiko neuronala (Neural Machine Translation,
NMT) ari da ikertzen orain, eta horregatik jarri da harremanetan nirekin:
lehendik dagoen ingelesa-euskara corpusa txikiegia da eta zabaldu egin nahi
du itzultzaile automatikoa entrenatzen hasteko, eta, horretarako, corpus
bat prestatu du eta ingelesetik euskarara itzuli nahi du. Zer iruditzen
zaizue? Laguntzeko prest zaudete? Abuztuko proiektua ez bada, laguntzeko
prest dago inor?

Nik hau pentsatu dut: Itzulpen proiektu bat sortu itzulpengintzarako
crowdsourcing plataforma batean, zeinak itzulpen memoria (TM) komun bat eta
glosategi komun bat sortzea eta elikatzea ahalbidetzen duen. Horrela,
errazagoa, azkarragoa eta koherenteagoa izango da itzulpena, eta egokiagoa
corpusa, bere ikerketarako. Gero, ahalik eta itzultzaile gehien lortu
beharko genituzke, itzultzaile bakoitzak gutxiago itzultzeko.

Atxikita bidaltzen dizuet pasatu didan dokumentua. Bertan aurkituko dituzue
proiektuaren inguruko xehetasunak.

Zuen erantzunaren zain geratzen naiz,

Lierni

*Lierni Garmendia*

*EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea*

*Zuzentzailea*

*Hizkuntz irakaslea*

2017-08-01 18:58 GMT+02:00 Asier Sarasua Garmendia <asier.sarasua a bildua gmail.com>
:

> ar., 2017.eko aburen 01a 13:39(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> > Aupa,
> >
> > Hilabeteko proiektua bizirik mantendu da, beraz, jarrai dezagun...
> >
> > Ni Riot itzultzen hasi naiz, hori jarri dezakegu proiektu gisa edo
> > ohiko eztabaida eta bozketa egin.
> >
> > Zer diozue?
>
> Nik ez dut askorik egingo abuztuan, LibreOffice laguntzaren itzulpena
> bukatzea ez bada; beraz nire partetik, zuk nahi duzuna.
>
> Nik beste proiektu bat dut begiz jota: LMMS[1]. Hurrengo baterako.
>
> Asier.
>
> [1]https://lmms.io/
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170802/681c3c22/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: En_eu_korpusa.docx
Type: application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document
Size: 16790 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170802/681c3c22/attachment-0001.docx>


More information about the Librezale mailing list