[Librezale] Mozilla Firefox, euskal komunitatearen nabigatzaile librea

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Api 10, 22:46:12, CEST 2017


Aupa zuek:

Oker ez banago, hilabete honetako proiektua Firefox nabigatzailearen 
erabilera sustatzea da, bere ezaugarri, plugin eta abantailak ezagutzera 
emanez. Horretan laguntzeko gure blogerako artikulu baten zirriborroa 
idatzi dut. Mesedez, emaiozue begirada bat eta nahi beste gauza moldatu, 
azken finean Librezaleren izenean iritzia eman baitut eta bertan esaten 
denarekin ados egon behar baikara: Googleri buruz, Mozillari buruz...

Testua hemen moldatu daiteke:
https://public.etherpad-mozilla.org/p/firefox-librezale

Apirilaren 18an, asteartea, jendea oporretatik bueltatzen denean 
argitaratu genezake eta gure lagunen artean zabaldu. Zer deritzozue?

Artikuluan txerta genezakeen irudietako bat erantsita bidaltzen dut.

OHARRA: aldatu testua nahi beste!

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
-------------- next part --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: chrome-firefox.png
Type: image/png
Size: 75780 bytes
Desc: not available
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170410/1bb56b30/attachment-0001.png>


More information about the Librezale mailing list