[Librezale] Mozilla tailerra Bartzelonan

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.eus
Al, Api 3, 10:48:41, CEST 2017


Aurrekoan apurtu nituen belarriak txaloka.

eutsi goiari!



30/03/2017 0:23(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi zuen:
> Kaixo Librezale!
>
> Tira, pasa den asteburuan izan da Bartzelonako tailerra [1], ostiral
> iluntzeko ekaitzaren bedeinkazio eta guzti.
>
> Gràciako auzoan geneukan lotarako tokia eta tailerrak Betahaus
> auzolandegian [2] izan ziren. Aurreko Parisko tailerrarekin
> alderatuta, beste lokalizazio-talde batzuk bildu ginen, esloveniera,
> errumaniera, frantsesa, italiera, espainiera, hungariera, bosniera,
> mazedoniera edota liguriera tarteko.
>
> Hasteko espektrogramak egin genituen [3], taldeek duten iritzi eta
> inpresioei tenperatura neurtzeko. Gero Mozillako lokalizazio-taldeko
> gidariek (bide batez, inoiz baino gehiago zeuden, denak alegia, 9
> pertsona!) zenbait aurkezpen egin zituzten gauzak egunean jartzeko:
>
> * Matjažek Pontoon-en [4] nobedadeak eta aurrera begirako lana.
>
> Katalanek kritika egin zuten lokalizazioak TMXen deskargatzeko aukera
> eskaini beharko lukeela tresnak (eta izatez hori dela beraiek horra ez
> mugitzeko arrazoia). Axelek erantzun hori Pontoon ez beste edonon egin
> beharko litzatekeela.
>
> * Axelek Firefoxen kanalak nola aldatuko diren hemendik gutxira.
>
> Finean Aurora kanalak ez ditu bete beharko lituzkeen helburuak
> betetzen (feedback bizkorra eta arazoak konpontzeko denbora nahikoa
> Beta eta Release trenak hartu aurretik), arazoak normalean Betan
> topatzen baitira, berandutxo alegia. Hau konpontzeko-edo Dawn
> proiektua aipatu zuen: finean Aurora desagertuko da eta Nightly
> erabiliko da horren ordez. Lokalizazio aldetik aldaketa nabarmena da,
> orain arte Auroran egin izan baita lan. Kode-biltegian ere aldaketa
> handiak egingo dira, kate guztiak biltegi bakarrean kontsolidatuz (are
> gehiago: en-US biltegi bat ere egongo da).
>
> * Zbigniewk L20Nen porrota eta ikuspegi aldaketa.
>
> Teknikoagoa izan zen hau, nola Quantum proiektuak [5] L20N
> teknologiaren integrazioa atzeratu duen, oso garesti irteten baitzen
> egungo Gecko motorrean halako aldaketa esanguratsua burutzea. Horren
> ordez, L20N bere osotasunean osatuko luketen piezak independenteki
> integratuko dituzte Firefox ekosisteman: JavaScript APIak, L20N Rust
> kodea eta beste.
>
> Interesgarria nola garai batean l20n.org webgunean [6] aurkezten
> zutena Project Fluent-era murriztu dutela [7]. Finean L20Nren bertsio
> txikiagoa da, agian potentzia pixka bat gutxiagorekin baina ohiko
> arazoei erantzuna emateko moduan. Garbi ez bazegoen, "L10N is hard"
> errepikatu zuen, izan ere konpontzeko problema konplexua baita soluzio
> bat sortzea, modu bateratu batean lengoaia guztientzat erabilgarria
> izango dena.
>
>
> Hiritik buelta bat eman, Can Culleretes-en indarrak bildu [8] eta
> Softcatalàko Jordi eta lagunen xake-lokalean zerbeza batzuk hartuta,
> igandean taldekako saioak burutu genituen, lokalizazioen kalitatea eta
> estilo-gidak, parte hartzea eta komunitatea gaitzat hartuz. Kolore
> guztietako iritzi eta komentarioak, laburpen ia osoa Etherpadean
> zintzilikatuta dago [9].
>
>
> Honetaz guztiaz gain, bi arratsaldeetan talde bakoitzak bereari
> ekiteko parada izan zuen. Agindu nuen gisan, Softcatalàko lagunen
> itzulpen-memorien soluzioari begira aritu nintzen. Batetik, makina
> lokalean martxan jarri nahian eta, bestetik, kodea aztertu eta zein
> moldaketa egin behar diren deskubritu nahian.
>
> Alde ona da, SCren webgunean ikus daitekeenez, badabilen tresna bat
> dela. Alde txarra ere deskubritu nuen ordea: kodea nahiko ad-hoc egina
> dago SCren testuingururako eta aldaketa handi xamar batzuk beharko
> lituzke [10] katalana ez beste hizkuntzetara moldatzeko.
>
>
> Laburbiltze aldera, sentsazio gazi-gozoa utzi zidan enkontruak.
> Beharbada aurrekotik oso gertu izan delako (6 hilabete ere ez dira
> igaro!), agian aurrekoan helburu oso konkretu batekin nintzelako eta
> bete egin nuelako (konsistentzia errepasatu eta iOSeko lokalizazioa
> burutzea).
>
> Edonola ere, lanak finituta beste Librezale batekin zerbeza pare bat
> hartu eta afaltzeko parada izan nuen. Ez da agur esateko modu
> kaxkarra!
>
>
> Julen.
>
> [1] https://wiki.mozilla.org/L10n:Meetings/2017_Barcelona_Workshop
> [2] http://www.betahaus.es/spaces/club-cafe-enjoy-beta-spirit/
> [3] https://public.etherpad-mozilla.org/p/Barcelona-l10n-2017 (lehen zatia)
> [4] https://pontoon.mozilla.org/
> [5] https://wiki.mozilla.org/Quantum
> [6] http://l20n.org/
> [7] http://projectfluent.io/
> [8] http://www.culleretes.com/
> [9] https://public.etherpad-mozilla.org/p/Barcelona-l10n-2017 (bigarren zatia)
> [10] https://github.com/Softcatala/translation-memory-tools/issues/118
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


________________________________

Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.


More information about the Librezale mailing list