[Librezale] Pootle erabiltzeko baimena edo laguntza

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Ira 18, 19:59:45, CEST 2016


Aupa,

Zerbitzaria mantentzearen lan eskerga gaizki banatuta badago, agian gai
horri heldu beharko litzaioke ere, baina oraingoz zentratu gaitezen Pootlen.

Zerbitzu ofizial bat ez duten proiektuentzat elkar-lanean aritzeko
alternatibak?

- Crodwin.com (jabeduna baina proiektu libreak onartzen ditu)
- Transifex.com (jabeduna baina proiektu libreak onartzen ditu)
- Hosted.weblate.org
- Besterik? Ba al dago Pootle publikorik?

Zerbitzari hauetan proiektu ez ofizialak sortzeak badu arrisku bat, jendeak
ofizialtzat hartzea eta utzita badago alferrikako lanean aritzea. Baina
hemen ere gerta zitekeen hori.

Pootle propio bat izatearen beste erabilpen posible bat Telegram taldean
proposatu zen, han hemen sakabanatuta dauden itzulpenen kopia zentralizatu
bat izatea, hortik bestelako erabilpenak ateratzeko, adibidez terminologia
kontsultatu. Noski honek eskatuko luke ez soilik Pootle zerbitzaria bera
mantentzea baina baita itzulpen horien kopiak egunean mantentzea. Ez dakit
Pootle litzatekeen honetarako tresna egokiena, agian beste modu egokiago
bat dago.

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160918/11736635/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago