[Librezale] Pootle erabiltzeko baimena edo laguntza
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Ira 19, 12:30:21, CEST 2016
Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 18 19:59):
>
> - Besterik? Ba al dago Pootle publikorik?
Ez dago halakorik. Antzekoena pootle.locamotion.org zerbitzaria da
baina honek ere nahasmena sortzen duelakoan nago.
>
> Pootle propio bat izatearen beste erabilpen posible bat Telegram taldean
> proposatu zen, han hemen sakabanatuta dauden itzulpenen kopia zentralizatu
> bat izatea, hortik bestelako erabilpenak ateratzeko, adibidez terminologia
> kontsultatu. Noski honek eskatuko luke ez soilik Pootle zerbitzaria bera
> mantentzea baina baita itzulpen horien kopiak egunean mantentzea. Ez dakit
> Pootle litzatekeen honetarako tresna egokiena, agian beste modu egokiago bat
> dago.
Itzulpenak egiteko front-end bat da Pootle eta oso oinarrizko
terminologia-eginbideak dituen arren, hauek azalekoak dira eta tresna
ez dago halakoetarako pentsatuta.
Tresna egokiagoak badaude horretarako, esate baterako katalanek sortutakoak:
https://www.softcatala.org/recursos/terminologia.html
https://www.softcatala.org/recursos/memories.html
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago