[Librezale] Mugikorrentzako proiektuak Wikian

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Ost, Ira 14, 15:10:06, CEST 2016


Aupa Osoitz,

begiratu F-Droid proiektuaren orria, hor badago Android-en ikonoa
deskargarako estekaren ondoan. Nik uste android_url erabili behar dela.

http://librezale.eus/wiki/F-Droid

izan libre, izan euskaldun


Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 14
14:53):

> Aupa,
>
> Oraingo webgunea sortu zenean wikiak Linux,  Windows eta Mac sistema
> eragileetarako deskargak uler ditzan zerbait egin zen, etiketa bat jarrita
> dagokion ikonoa gehitzen zaio estekari.
>
> Ez dirudi Android edo iOS sistema eragileekin gauza bera egin
> daitekeenik,  edo nik ez dut etiketa zein den asmatu. Begiratu adibidez
> OsmAmd proiektuaren fitxaren wiki kodea eta emaitza,  ez dira ez ikonoa ez
> deskargaren lotura agertzen.
>
> http://librezale.eus/wiki/OsmAnd
>
> Hau nola konpondu ba al daki inork hemen? Nik ez dakit zer dagoen magia
> horren atzean.
>
> Osoitz
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160914/00640c48/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago