[Librezale] GPSren lorratza edo arrastoa

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Ira 11, 18:03:11, CEST 2016


Kaixo:

(Nik ere top-posting egingo dut)

GPS konturik ez dut inoiz euskaratu eta ez dut iritzi sendorik kontu
honetaz, baina nire iritzi GUZTIZ SUBJEKTIBOA emango dut ea ekarpenen
bat egitea lortzen dudan...

"arrasto" eta "lorratz" oso antzekoak iruditzen zaizkit. lorratza
organikoagoa iruditzen zait. Barraskilo batek edo bare batek lorratza
usten dutela esango nuke, gurpil batek ere, agian, bustita balego... Nik
pertsonalki lotura horiek egiten ditut eta ezin dut iturri argirik eman.

Hala ere, "arrasto" orokorragoa iruditzen zait eta GPSaren kasuan bezala
mugimenduarekin edo bidearekin erraz bateratzeko modukoa. Beraz, orain
arte arrasto gehiago erabili bada, ondo deritzot hitz hori erabiltzea.

"aztarna" hitza estatikoagoa iruditzen zait. Testuinguru desberdinetan
erabil badaiteke ere, leku zehatz bati lotuagoa edo iruditzen zait.
Aztarnategi hitza ere horrekin lotuta legoke. Artza baten oinatza
aurkitzen badugu, aztarna bat aurkitu dugula esan dezakegu baina artzak
egindako bidea jarraitu nahi badugu, bere _arrastoaren_ atzetik ibiliko
ginateke, ez bere aztarnaren bila. Ez dakit, nik lotura horiek egiten
ditut buruan eta horrela bota dizkizuet.

Ondo izan,
Txopi.


lr., 2016.eko iraren 10a 11:36(e)an, dooteo igorleak idatzi zuen:
> Egunon guztioi,
> 
> Espero beranduegi ez izatea. 
> 
> GNOMEko programa batzuetan 'aztarna' terminoa erabili izan da:
> 
> 	Aisleriot : 'Trail' == Aztarna
> 	Evolution : 'clues' == Aztarna
> 	gnome-games : tracker == aztarnari
> 
> 'aztarna' terminoa 'arrasto' baino egokiagoa iruditzen zait.
> 
> Dooteo
> 
> Jatorrizko mezua: lr., 2016-09-10 00:06 +0200, egilea: Alexander
> Gabillondo
>> Quorum falta dela eta, utz ditzagun zure lorratz maitagarriak eta
>> nire arrasto kirasdunak dauden daudenean garai batez. Edukiko dugu
>> aurrerago zirt edo zart egiteko irizpide gehiago.
>>
>> Alex
>>
>> og., 2016.eko iraren 08a 22:30(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
>>> Tira ba,
>>>
>>> Ez dirudi eztabaida handia dagoenik, ezta estetika eta poetikaren
>>> zentzurik. Bakarrik geratu naiz alaba bati izen bezala jartzeko
>>> bezain eder, lirain eta polita den lorratz defendatuz.
>>>
>>> Ohiturek ez dute denbora asko behar ohitura bihurtzeko eta
>>> galtzontziloa aldatzeko ordua heldu dela adierazten duen arrasto
>>> hori nahiago dute hitz egin duten apurrek.
>>>
>>> Ados orduan, muturra oker eta marmarka arrasto erabiliko dut OsmAnd
>>> aplikazioaren itzulpenean.
>>>
>>> Mar mar,
>>>
>>> Osoitz
>>>
>>>
>>> Alexander Gabillondo<alexgabilondo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
>>> zuen (2016(e)ko irailak 3 14:10):
>>>> lr., 2016.eko iraren 03a 12:32(e)an, Osoitz E igorleak idatzi
>>>> zuen:
>>>>>
>>>>> ...
>>>>>> Wikiloc.com web orriak arrastoa erabiltzen du.
>>>>>
>>>>> Ez dut aurkitu non, ikusi dudanagatik Wikiloc Trail erabiltzen
>>>>> du ingelesez Track en ordez, ezta? Trail agertzen zen tokietan
>>>>> bi eratara aurkitu dut itzulita Ibilbide gisa eta Kokaleku
>>>>> gisa. Biak ala biak nire ustez okerrak. Wikiloc webgunea ia
>>>>> osorik erdaraz agertzen zait, oso gutxi dago itzulita eta ez
>>>>> dirudi hiztegia lantzeko ahalegin handirik egin denik. Android
>>>>> aplikazioan ez dut Euskararen arrastorik aurkitu.
>>>>> ...
>>>> Erantsitako irudian ikus daiteke non erabiltzen duen arrasto
>>>> terminoa.
>>>> Dena den arrazoia duzu nahiko utzita dutela euskal lokalizazioa.
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Librezale mailing list
>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> 


-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago