[Librezale] OsmAnd lorratza edo arrastoa

Alexander Gabillondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Lar, Ira 3, 08:57:35, CEST 2016


Orain arteko erabilerari dagokionez arlo honetako software eta web orri 
askorik ez dut topatu euskaraz.

Oruxmaps, mendiko ibilbideak egitekoa app-ak menuak euskaraz ditu eta ez 
lorratz ez arrasto, track terminoa mantentzen du.

Wikiloc.com web orriak arrastoa erabiltzen du.

Mugibili.euskadi.eus web orrian, gainetik ikusita, ibilbide terminoa 
erabiltzen du une oro. Badirudi ez duela bereizketarik egiten track eta 
route-ren artean. Hori beste kontu bat da: alde handirik ez dago bien 
artean baina egon badago, edo behintzat batzuetan ondo bereizten da; 
esate baterako Oruxmaps-ek bi kontzeptu horiek oso argi bereizten ditu 
(track-a ibilbidea bihurtzeko eginbidea du).



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago