[Librezale] Scribus orria sortu Librezale webgunean

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Ira 8, 22:16:15, CEST 2016


Esango nuke Asierrek aurreko itzultzaileren baten oniritziaren bila
dabilela eroso sentitzeko.

Gauzak gurean jartzean badirudi nolabaiteko jabetza sinboliko bat hartzen
dugula, software libreari buruz arituz eta Librezale ezin anarkikoagoa
izanda "jabetza" hau oso etereoa da, baina jendearen sentimenduak aintzat
hartzea ez dago soberan.

Ni ere zalantzatan nabil Telegram gure Wikian jarri ala ez. Azkenaldian
Librezaleko ohiko bat baino gehiago ikusi dut han lanean, eta lehen
ezagutzen ez gintuen batenbat Telegram taldera sartu da,  esango nuke orain
aktibo gauden gehienak behintzat orbitan gaudela, baina aurreko lan asko
Librezaletik hurbiltzen ez diren beste batzuk egin dute. Zilegia litzateke
besterik gabe hona ekartzea? Tira, hobe aurretik komentatzea.

Bestalde CyanogenMod hona ekarri nuenean ez nuen zalantzarik izan, aurreko
lan gehiena beste batzuk egin zuten bai, baina nik hartu nuenean erabat
bakarrik nenbilen, nire ardurapean eskuratu zuen Euskarak ofizialtasuna,
eta hortaz nik nahi nuena egitea erabaki nuen, hau da, zirku honetara
ekartzea.

Eta ez bazinen honi buruz ari Asier, barkatu aitona tipuletaren istorioa.

Osoitz




Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 8 15:08):

> Aupa  Asier!
>
> Asier Sarasua<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko irailak 8 09:31):
> > Kaixo,
> >
> > EuskalGNUk euskaratu zuen Scribus duela hainbat urte.
> >
> > Duela bi urte lokalizazioak Transifexera eraman zituzten[1], eta ordutik
> ni
> > ari naiz euskarazko bertsioa mantentzen. Ez da lan asko.
> >
> > Scribuserako orri bat sortu nahi nuke Librezaleren wikian. Inork ba al du
> > eragozpenik?
> >
> > Asier.
> >
> > [1]https://www.transifex.com/scribus/scribus/
>
>
> Zure denbora libreak ez badizu eragozten, ez dut uste bestelako
> arazorik egongo denik ;)
>
> (Uste dut askotan gauzak egin egin behar ditugula baimena eskatzen-eta
> aritu eta asmo onak linboan galdu aurretik)
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160908/7cbb90b2/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago