Esango nuke Asierrek aurreko itzultzaileren baten oniritziaren bila dabilela eroso sentitzeko.
Gauzak gurean jartzean badirudi nolabaiteko jabetza sinboliko bat hartzen dugula, software libreari buruz arituz eta Librezale ezin anarkikoagoa izanda "jabetza" hau oso etereoa da, baina jendearen sentimenduak aintzat hartzea ez dago soberan. 
Ni ere zalantzatan nabil Telegram gure Wikian jarri ala ez. Azkenaldian Librezaleko ohiko bat baino gehiago ikusi dut han lanean, eta lehen ezagutzen ez gintuen batenbat Telegram taldera sartu da, esango nuke orain aktibo gauden gehienak behintzat orbitan gaudela, baina aurreko lan asko Librezaletik hurbiltzen ez diren beste batzuk egin dute. Zilegia litzateke besterik gabe hona ekartzea? Tira, hobe aurretik komentatzea.
Bestalde CyanogenMod hona ekarri nuenean ez nuen zalantzarik izan, aurreko lan gehiena beste batzuk egin zuten bai, baina nik hartu nuenean erabat bakarrik nenbilen, nire ardurapean eskuratu zuen Euskarak ofizialtasuna, eta hortaz nik nahi nuena egitea erabaki nuen, hau da, zirku honetara ekartzea.
Eta ez bazinen honi buruz ari Asier, barkatu aitona tipuletaren istorioa.
Osoitz
Aupa Asier!
(2016(e)ko irailak 8 09:31):
> Kaixo,
> EuskalGNUk euskaratu zuen Scribus duela hainbat urte.
> Duela bi urte lokalizazioak Transifexera eraman zituzten[1], eta ordutik ni
> ari naiz euskarazko bertsioa mantentzen. Ez da lan asko.
> Scribuserako orri bat sortu nahi nuke Librezaleren wikian. Inork ba al du
> eragozpenik?
> Asier.
Zure denbora libreak ez badizu eragozten, ez dut uste bestelako
arazorik egongo denik ;)
(Uste dut askotan gauzak egin egin behar ditugula baimena eskatzen-eta
aritu eta asmo onak linboan galdu aurretik)
Julen.
Librezale mailing list
Librezale@librezale.eus