[Librezale] Osmand TTS
Alexander Gabilondo
alexgabi a bildua openmailbox.org
Lar, Ira 3, 00:31:47, CEST 2016
Aupa:
Ez dut uste smartphonak TTS bidez irakurriko dituela testuko aginduak
nabigatzen den bitartean. Gehiago ematen dit bi sistemen arteko aldea
dela batean pertsona batek grabatzen dituela aginduak eta bestean
aginduen itzulpena jartzen da eta eurek Google TTSren bidez grabatuko
dute. Suposizio bat da. Dena den UPVko IXA taldeko bat ezagutzen dut eta
galdetuko diot ea zer itxura hartzen dion.
or., 2016.eko iraren 02a 18:20(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Nik ere ezer gutxi dakit honetaz baina OsmAnd aplikazioaren
> erabiltzaile bezala bi ahots mota daudela ulertzen dut (ikus
> erantsitako irudia).
>
> TTS, Text To Speech esan nahi du. Hau da, testutik ahotsera. Beraz,
> oker ez banago ez litzateke inongo OGG grabaketarik beharko, programak
> beraz testuan bakarrik oinarrituz ahotsa sortzen (sintetizatzen) duelako.
>
> Beste aukera grabatutako ahotsa da eta agian hori izango da aurkitu
> duzuna. Erantsitako irudian esaten du aukera hau mugatuagoa dela,
> baina hasteko agian urrats interesgarria izan liteke... Edo agian
> ahots mota biak konbinatzen dira, ez dakit.
>
> Osoitzi ulertu nion TTS bidezko ahotsa lortu nahi zuela baina auskalo
> hori nola egiten den... Agian Aholab-eko TTS sistema integratu ordez,
> OsmAnd-ek berea izango du eta euskararako "konfiguratu" beharko da
> ("tz"ri zein fonema dagokion ezarri eta abar...).
>
> Kontu interesgarria dirudi baina zoritxarrez nik ez daukat horretan
> sartzeko astirik. Inor animatzen da?
>
> Ondo izan,
> Txopi.
>
> On September 2, 2016 4:53:01 PM CEST, Alexander Gabilondo
> <alexgabi a bildua openmailbox.org> wrote:
>
> Aupa Osoitz eta konpainia,
> OsmAnd app librea interesgarria dirudi. Interfazearen lokalizazioa oso
> aurreratua dago -lan ona Osoitz- baina nabigatzailea ez dauka euskarazko
> TTSrik eta erdaraz mintzatzen da. Nik gai honetaz ez daukat ideiarik ere
> baina OsmAnd-en errepositorio honetan
> (http://download.osmand.net/rawindexes/) begiratuta mapen fitxategiak
> eta TTS fitxategiak ageri dira. Hizkuntzen paketeek zer itxura duen
> ikusita (ogg fitxategietan grabatutako ahots-kateak eta -config.p
> fitxategi bat lotzen duena kate bakoitza bere grabazioarekin) badirudi
> egin zitekeela euskarazko TTSa. Beste kontu bat izango zen, behin,
> frogatuta OsmAnd-eko jendeari bidaltzea ofizialtzeko. Egingarria
> iruditzen zaizue?
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> -- Sent from my Android device with K-9 Mail. Please excuse my brevity.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160903/19358638/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago