[Librezale] WordPress webguneak erakusleihorako

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Ira 2, 22:28:12, CEST 2016


Kaixo:

WordPress euskaraz webgunea eguneratu dut eta "Erakusleihoa" atala
zerbaitekin betetzeko garaia dela iruditzen zait :-)
https://eu.wordpress.org/

Lau webgune jar ditzakegu hor. Logikoa denez WordPress softwarearekin
egindakoak izan behar dira eta hizkuntza bakarra (edo lehenetsitako
hizkuntza) euskara izan behar dute. Zeintzuk estekatuko ditugu?

Niri egia esan ez zaizkit asko bururatzen... Itxura, mota eta funtzio
desberdinak dituztenak jartzea eta denbora gehiegi eguneratu gabe egon
ez direnak ondo legokeela iruditzen zait. Era horretan, eu.wordpress.org
webgunera heltzen direnak adibide interesgarriak eta inspiratzaileak
aurki ditzake.

Adibidez hauek bururatzen zaizkit (baina konbentzimendu askorik gabe):
http://zuzeu.com/ multisite, albisteak
http://www.teknopata.eus/ pertsonala, albisteak
http://gema-arrugaeta.net/ pertsonala, argazkiak
.
.
.
.
.
.

Zer gehiago?
Zenbat eta proposamen gehiago bildu, orduan eta laukote hobea egingo
dugu :-)

Eskerrik asko!

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago