<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<p>Aupa: <br>
</p>
<p>Ez dut uste smartphonak TTS bidez irakurriko dituela testuko
aginduak nabigatzen den bitartean. Gehiago ematen dit bi sistemen
arteko aldea dela batean pertsona batek grabatzen dituela aginduak
eta bestean aginduen itzulpena jartzen da eta eurek Google TTSren
bidez grabatuko dute. Suposizio bat da. Dena den UPVko IXA taldeko
bat ezagutzen dut eta galdetuko diot ea zer itxura hartzen dion. <br>
</p>
<br>
<div class="moz-cite-prefix">or., 2016.eko iraren 02a 18:20(e)an,
Txopi igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite"
cite="mid:45BE1495-1C37-4178-A064-5B8E7A0B8288@ikusimakusi.eus">Kaixo:<br>
<br>
Nik ere ezer gutxi dakit honetaz baina OsmAnd aplikazioaren
erabiltzaile bezala bi ahots mota daudela ulertzen dut (ikus
erantsitako irudia).<br>
<br>
TTS, Text To Speech esan nahi du. Hau da, testutik ahotsera.
Beraz, oker ez banago ez litzateke inongo OGG grabaketarik
beharko, programak beraz testuan bakarrik oinarrituz ahotsa
sortzen (sintetizatzen) duelako.<br>
<br>
Beste aukera grabatutako ahotsa da eta agian hori izango da
aurkitu duzuna. Erantsitako irudian esaten du aukera hau
mugatuagoa dela, baina hasteko agian urrats interesgarria izan
liteke... Edo agian ahots mota biak konbinatzen dira, ez dakit.<br>
<br>
Osoitzi ulertu nion TTS bidezko ahotsa lortu nahi zuela baina
auskalo hori nola egiten den... Agian Aholab-eko TTS sistema
integratu ordez, OsmAnd-ek berea izango du eta euskararako
"konfiguratu" beharko da ("tz"ri zein fonema dagokion ezarri eta
abar...).<br>
<br>
Kontu interesgarria dirudi baina zoritxarrez nik ez daukat
horretan sartzeko astirik. Inor animatzen da?<br>
<br>
Ondo izan,<br>
Txopi.<br>
<br>
<div class="gmail_quote">On September 2, 2016 4:53:01 PM CEST,
Alexander Gabilondo <a class="moz-txt-link-rfc2396E" href="mailto:alexgabi@openmailbox.org"><alexgabi@openmailbox.org></a> wrote:
<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt
0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204);
padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">Aupa Osoitz eta konpainia,
OsmAnd app librea interesgarria dirudi. Interfazearen lokalizazioa oso
aurreratua dago -lan ona Osoitz- baina nabigatzailea ez dauka euskarazko
TTSrik eta erdaraz mintzatzen da. Nik gai honetaz ez daukat ideiarik ere
baina OsmAnd-en errepositorio honetan
(<a href="http://download.osmand.net/rawindexes" moz-do-not-send="true">http://download.osmand.net/rawindexes</a>/) begiratuta mapen fitxategiak
eta TTS fitxategiak ageri dira. Hizkuntzen paketeek zer itxura duen
ikusita (ogg fitxategietan grabatutako ahots-kateak eta -config.p
fitxategi bat lotzen duena kate bakoitza bere grabazioarekin) badirudi
egin zitekeela euskarazko TTSa. Beste kontu bat izango zen, behin,
frogatuta OsmAnd-eko jendeari bidaltzea ofizialtzeko. Egingarria
iruditzen zaizue?
<hr>
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre></blockquote></div>
--
Sent from my Android device with K-9 Mail. Please excuse my brevity.
</blockquote>
</body></html>