[Librezale] tik tak tik tak hilabeteko proiektua iragartzekotan
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Ira 28, 01:26:20, CEST 2016
Aupa,
Gogoratuko duzue hilabeteko proiektu bat izateko ideia bota nuela zerrenda
honetan:
http://librezale.eus/pipermail/librezale/2016-September/006448.html
Telegram taldean Mikelek kontua zertan zegoen galdetu du. Hauek dira
oraingoz dauden hautagaiak:
http://librezale.eus/wiki/Hilabetekoa
Beste proposamenik ez badago (garaiz gaude) OsmAnd Phrases aukeratuko dut
lehen proiektu gisa.
Zergatik?
1. Elkar lanean aritzea erraza da web bidez itzultzen delako
2. Itzulpena bera erraza da, Euskalbar eta Wikipedia erabiltzen
jakitearekin gehiena egin daiteke, ez dago aldagaiekin edo halakoekin
hanka-sartzea, testuingurua argitzen duen webgune bat dago...
3. Mugikorretarako proiektu bat da, gaur egun gehien erabiltzen den
plataforma informatikoa eta hizkuntza kontuetan behar handienak dituena.
Iragarpen testuaren proposamena:
--
Euskaraz bizi nahi dut esaten diozu zure buruari? Kexutan ibiltzea baino
ekitea nahiago duzu?
Librezale teknologiaren arloan ere Euskaraz bizi ahal izateko ahaleginetan
gabiltzan lantalde ireki bat gara, nagusiki software librea Euskarara
bolondreski ekartzeagatik ezagutzen gaituzte, Firefox, Wordpress,
LibreOffice... eta orain hilabetero proiektu bati bultzada bat eman nahi
diogu guztion artean.
Ideia erakargarria zaizu baina ez duzu aurretik honelako proiekturen batean
parte hartu? Hau da zure aukera. Lagundu nahi bai, baina proiektu oso baten
ardura hartzeko zure burua ikusten ez duzula? Hau da zure aukera.
Mantentzen dituzun proiektuak erabat itzulita daude eta ez dakizu nora jo?
Hau da zura aukera.
Urrian OsmAnd proiektuaren Phrases fitxategiari eman nahi diogu bultzada,
OsmAnd mugikorrean mapak internet konexiorik gabe erabiltzea baimentzen
duen aplikazio libre bat da, funtzioz josia, eta Phrases fitxategian mapako
puntuak izendatzeko terminologia dago, adibidez Pagasarri mountain peak
izendatu ordez, Pagasarri mendi tontorra izendatu dezan itzuli behar dugu.
Nola parte hartu:
- Hobe Firefox erabiltzen baduzu Euskarazko Xuxen zuzentzailea instalatuta
duzula, honek akatsak ekiditen lagunduko zaitu:
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/xuxen/
- Instalatu Euskalbar ere Firefoxen, honek hainbat hiztegietan
kontsultatzea ahalbidetuko dizu:
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/?src=search
- Itzulpena hosted.weblate.org webgunean egiten da, bertan izena eman
beharko duzu.
- Behin izena emanda jo helbide honetara:
https://hosted.weblate.org/translate/osmand/phrases/eu/
"Not translated strings" esaldian klik eginda itzultzeke dagoen lehen
esaldira eramango zaitu, nola itzuli ez badakizu sakatu eskumako gezia.
Truko bat, eskumako gezia saka eta saka bazabiltza eta denak zailak
iruditzen bazaizkizu, begiratu URL-a, bukaeran &offsett=1 edo antzeko
zerbait ikusiko duzu, aldatu zenbakia eta jarri auzko bat, honela
fitxategiaren beste parte batera egingo duzu salto, eta agian erosoago
sentituko zara bertan.
Oro har, saiatu Euskalbar erabiltzen hiztegiak kontsultatzeko, konparatu
emaitzak eta hartu zentzuzko erabaki bat, pentsa jendeak ulertzeko moduko
itzulpenak izan behar direla, baina zehatzak ere.
Hiztegiak nahiko ez direnean erabili WIkipedia, ingelesekoan bilatu eta
begiratu Euskarazko orria ere badagoen, horrek itzulpen egoki bat emango
dizu gehienetan.
Kontuan izan aurretik dauden itzulpenak ere, horretarako erabili bilaketa
funtzioa, homogeneotasunak ulermena errazten du. Aurretik dauden
itzulpenekin ados ez bazaude bidali mezu bat Librezale posta zerrendara edo
Librezale Telegram taldera zure proposamena azalduz mesedez.
Testuinguruari buruz zalantzak badituzu bilatu openstreetmap wikian,
interesezko puntuak edo POI direlakoak itzultzen ari zara:
wiki.openstreetmap.org
Gorde ala proposatu? Gorde botoia zapaltzen duzunean itzulpena zuzenean
onartzen da, eta aurretik beste itzulpen bat bazegoen ordeztu egingo duzu,
erabat ziur ez bazaude hobe zure itzulpena proposamen gisa uztea beste
norbaitek gainbegiratu dezan.
Animo!
---
Ala ba, proposamenak, aholkuak, eztabaidak eta nik egiten ditudan moduko
gustu txarreko txisteak onartzen dira,
Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160928/b5bdbb31/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago