[Librezale] Foroa kentzea

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Ira 27, 09:35:46, CEST 2016


Egun on,

Asier Sarasua<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko irailak 27 08:50):
> Inork ez zuenez egiten, nik kendu dut widgeta webgunearen azaletik.
>
> Goiko menutik kentzeko, bi tokitik kendu behar da: WordPress gaitik eta
> MediaWiki gaitik.

Eskerrik asko Asier aurrea hartzeagatik.

Aipatutako aldaketak egin ditut, bai eta bilaketatik desgaitu ere.
Foroa erregistro berriei itxi diet; dena den konturatu oraindik
erabilgarri dagoela /foroa/ URLan. Nik hor utziko nuke, jendearentzat
erabilgarria izan daitekeen edo erreferentziazkoa den edukia
dagoelako. Bestelako iritzirik honen inguruan?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago