[Librezale] tik tak tik tak hilabeteko proiektua iragartzekotan
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Ira 30, 11:05:43, CEST 2016
Nik neuk ia-ia egunero erabiltzen dut LibreOffice eta oso gutxitan
OsmAnd hori... Dena den gorago eman dituzun arrazoiei erreparatuz,
horra nire: +1
Ez dut inoiz parte hartu OsmAnd horren euskaraketan, erraza dela
esaten baduzu, segi erronka botatzen.
Kate batzuk, behintzat, euskaratu ditut.
--
Gorka Azk.
Inprimatu aurretik, gogoratu Ingurugiroarekiko ardura eta
konpromisorik handiena dutenek paperik gabeko administrazioa 5 urtetan
lor daitekeela defendatzen dutela.
Administrazioak papera murriztu ahal badu, agian zuk ere bai.
Mezu honek eta eranskinek informazio konfidentziala eduki dezakete.
Igorri zaion pertsonari bakarrik zuzendua da. Legeak mezuak daukan
informazioa zabaltzea, kopiatzea
edo hirugarren bati helaraztea debekatzen du. Internet bidez
bidalitako posta elektronikoak ez du konfidentzialtasuna bermatzen,
ezta transmisio zuzena ere.
Este mensaje y sus anexos pueden contener información confidencial y
están exclusivamente dirigidos a sus destinatarios, quedando prohibida
su divulgación, copia o distribución a terceros. Si ha recibido este
mensaje por error, por favor, notifíquelo inmediatamente al remitente
y bórrelo de su sistema. El correo electrónico vía Internet no permite
garantizar ni la confidencialidad de los mensajes ni su correcta
transmisión.
This message and any attachments may contain privileged and
confidential information and are intended solely for the use of the
person or entity to whom the message was addressed, any dissemination,
distribution, or use of the contents of this message being strictly
prohibited. If you receive this message in error, please delete it and
immediately notify the sender. Email transmission cannot be guaranteed
to be secure or error-free.
Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 28 01:26):
> Aupa,
>
> Gogoratuko duzue hilabeteko proiektu bat izateko ideia bota nuela zerrenda
> honetan:
>
> http://librezale.eus/pipermail/librezale/2016-September/006448.html
>
> Telegram taldean Mikelek kontua zertan zegoen galdetu du. Hauek dira
> oraingoz dauden hautagaiak:
>
> http://librezale.eus/wiki/Hilabetekoa
>
> Beste proposamenik ez badago (garaiz gaude) OsmAnd Phrases aukeratuko dut
> lehen proiektu gisa.
>
> Zergatik?
>
> 1. Elkar lanean aritzea erraza da web bidez itzultzen delako
>
> 2. Itzulpena bera erraza da, Euskalbar eta Wikipedia erabiltzen jakitearekin
> gehiena egin daiteke, ez dago aldagaiekin edo halakoekin hanka-sartzea,
> testuingurua argitzen duen webgune bat dago...
>
> 3. Mugikorretarako proiektu bat da, gaur egun gehien erabiltzen den
> plataforma informatikoa eta hizkuntza kontuetan behar handienak dituena.
>
>
> Iragarpen testuaren proposamena:
>
> --
>
> Euskaraz bizi nahi dut esaten diozu zure buruari? Kexutan ibiltzea baino
> ekitea nahiago duzu?
>
> Librezale teknologiaren arloan ere Euskaraz bizi ahal izateko ahaleginetan
> gabiltzan lantalde ireki bat gara, nagusiki software librea Euskarara
> bolondreski ekartzeagatik ezagutzen gaituzte, Firefox, Wordpress,
> LibreOffice... eta orain hilabetero proiektu bati bultzada bat eman nahi
> diogu guztion artean.
>
> Ideia erakargarria zaizu baina ez duzu aurretik honelako proiekturen batean
> parte hartu? Hau da zure aukera. Lagundu nahi bai, baina proiektu oso baten
> ardura hartzeko zure burua ikusten ez duzula? Hau da zure aukera. Mantentzen
> dituzun proiektuak erabat itzulita daude eta ez dakizu nora jo? Hau da zura
> aukera.
>
> Urrian OsmAnd proiektuaren Phrases fitxategiari eman nahi diogu bultzada,
> OsmAnd mugikorrean mapak internet konexiorik gabe erabiltzea baimentzen duen
> aplikazio libre bat da, funtzioz josia, eta Phrases fitxategian mapako
> puntuak izendatzeko terminologia dago, adibidez Pagasarri mountain peak
> izendatu ordez, Pagasarri mendi tontorra izendatu dezan itzuli behar dugu.
>
> Nola parte hartu:
>
> - Hobe Firefox erabiltzen baduzu Euskarazko Xuxen zuzentzailea instalatuta
> duzula, honek akatsak ekiditen lagunduko zaitu:
>
> https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/xuxen/
>
> - Instalatu Euskalbar ere Firefoxen, honek hainbat hiztegietan kontsultatzea
> ahalbidetuko dizu:
>
> https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/?src=search
>
> - Itzulpena hosted.weblate.org webgunean egiten da, bertan izena eman
> beharko duzu.
>
> - Behin izena emanda jo helbide honetara:
>
> https://hosted.weblate.org/translate/osmand/phrases/eu/
>
> "Not translated strings" esaldian klik eginda itzultzeke dagoen lehen
> esaldira eramango zaitu, nola itzuli ez badakizu sakatu eskumako gezia.
>
> Truko bat, eskumako gezia saka eta saka bazabiltza eta denak zailak
> iruditzen bazaizkizu, begiratu URL-a, bukaeran &offsett=1 edo antzeko
> zerbait ikusiko duzu, aldatu zenbakia eta jarri auzko bat, honela
> fitxategiaren beste parte batera egingo duzu salto, eta agian erosoago
> sentituko zara bertan.
>
> Oro har, saiatu Euskalbar erabiltzen hiztegiak kontsultatzeko, konparatu
> emaitzak eta hartu zentzuzko erabaki bat, pentsa jendeak ulertzeko moduko
> itzulpenak izan behar direla, baina zehatzak ere.
>
> Hiztegiak nahiko ez direnean erabili WIkipedia, ingelesekoan bilatu eta
> begiratu Euskarazko orria ere badagoen, horrek itzulpen egoki bat emango
> dizu gehienetan.
>
> Kontuan izan aurretik dauden itzulpenak ere, horretarako erabili bilaketa
> funtzioa, homogeneotasunak ulermena errazten du. Aurretik dauden
> itzulpenekin ados ez bazaude bidali mezu bat Librezale posta zerrendara edo
> Librezale Telegram taldera zure proposamena azalduz mesedez.
>
> Testuinguruari buruz zalantzak badituzu bilatu openstreetmap wikian,
> interesezko puntuak edo POI direlakoak itzultzen ari zara:
>
> wiki.openstreetmap.org
>
> Gorde ala proposatu? Gorde botoia zapaltzen duzunean itzulpena zuzenean
> onartzen da, eta aurretik beste itzulpen bat bazegoen ordeztu egingo duzu,
> erabat ziur ez bazaude hobe zure itzulpena proposamen gisa uztea beste
> norbaitek gainbegiratu dezan.
>
> Animo!
>
> ---
>
> Ala ba, proposamenak, aholkuak, eztabaidak eta nik egiten ditudan moduko
> gustu txarreko txisteak onartzen dira,
>
> Osoitz
>
>
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago