[Librezale] Matrix eta Riot
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Or, Ira 23, 23:13:04, CEST 2016
Kaixo,
Zuen interesekoa izan daitekeelakoan, Matrix eta Rioti buruzko laburpentxo
hau idatzi dut:
Matrix eta Riot
Zer da Matrix?
Matrix deszentralizatutako komunikaziorako estandar bat da.
Konfederatutako zerbitzarietan zehar JSON mezuak HTTP API baten bidez
sinkronizatzen ditu. WebRTC estandarrarekin bateragarria denez testu
bidezko mezuetaz gain ahots eta bideo deiak ere jasan ditzake.
Mezuak konfederatutako zerbitzarietan zehar sinkronizatzen dira
konfederatutako zerbitzarietara lotutako bezero guztietara heldu daitezen,
bezero hauek erabiltzen duten zerbitzaria erabiltzen dutela.
Matrix estandarra espezifikazio libre bat da, puntatik puntara doan
zifratzea onartzen du, denbora errealean eguneratzen da, Lehenetsita talde
elkarrizketak onartzen ditu eta hainbat identifikazio modu onartzen ditu,
adibidez e-posta, telefono zenbakia, Facebook...
Matrix erabiltzen duten hainbat inplementazio libre daude, zerbitzariak,
bezeroak zein zerbitzuak. Erreferentziazko zerbitzari inplementazioa
Synapse da, Pythonen idatzia dago. Nork bere zerbitzari propioa erabili
dezake eta nahi duen zerbitzariekin konfederatu. Hau da, Matrix.org
helbidea darabilen Synapse zerbitzaria da inplementazio nagusia bada ere,
honetara lotuta ez dauden zerbitzariak egon daitezke ere.
Zer da Riot?
Riot Matrix azpiegitura erabiltzen duen bezero inplementazio libre bat da.
Web bidez erabili daiteke edo MacOS zein Android plataformetarako dituzten
aplikazioak erabilita, Android bezeroa Google Play eta F-droid biltegietan
dago eskuragarri.
IRC du erreferentzia gisa eta gelatan antolatzen ditu elkarrizketak, IRC
ezagutzen ez duenarentzat Telegram supertalde batekin edo azpireddit
batekin parekatu daiteke ideia hau.
Riot erabiltzen ez duten erabiltzaileekin komunikatzea baimentzen du,
adibidez IRC, Slack eta Gitter erabiltzaileekin.
Bere helburua bestelako kolaborazio tresna guztiekin bateragarri izatea da
eta Basecamp, Invision edo Zeplin bezalako zerbitzuekin bateragarria izan
dadin lanean ari dira.
Gonbidatuak, edo identifikatu gabeko erabiltzaileak onartzen ditu, gela
batean identifikatu gabeko erabiltzaile hauek onartzen diren ala ez erabaki
daiteke.
Lehenetsita matrix.org zerbitzua erabiltzen du, baina nork bere zerbitzaria
erabili lezake.
Oraingoz zerbitzari nagusian aurkitu daitezkeen gelak gehienbat software
librea dute mintzagai, ingelesez.
Ondo izan,
Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160923/92ab36c6/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago