[Librezale] Pootle erabiltzeko baimena edo laguntza

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Lar, Ira 24, 10:52:06, CEST 2016


Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 21 21:53):
> Tira gauzak horrela,  nigatik behintzat aurrera desmuntaiarekin.

Ondo da, beste hari bat hasiko dut honekin jartzeko tartea daukadanean.

> Ondo legoke katalanen sistema erabili genezakeen jakitea,  zer suposatuko
> lukeen, automatizatu daitekeen...  Zuk Julen bazenuen beraiekin kontaktua
> ezta?


Sistema osoa software librea da:
https://github.com/Softcatala/translation-memory-tools

Begiratu nuen azken aldian, gutxi gorabehera duela urte eta erdi,
gauza dezente behin-betiko kodetuta zeuden (hard-coded) katalanen
behar zehatzetara. Hortaz begiratu beharko da gaur-gaurkoz ea beste
hizkuntzen beharretara nola molda daitekeen.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago