Kaixo,

Zuen interesekoa izan daitekeelakoan, Matrix eta Rioti buruzko laburpentxo hau idatzi dut:

Matrix eta Riot

Zer da Matrix?

Matrix deszentralizatutako komunikaziorako estandar bat da.

Konfederatutako zerbitzarietan zehar JSON mezuak HTTP API baten bidez sinkronizatzen ditu. WebRTC estandarrarekin bateragarria denez testu bidezko mezuetaz gain ahots eta bideo deiak ere jasan ditzake.

Mezuak konfederatutako zerbitzarietan zehar sinkronizatzen dira konfederatutako zerbitzarietara lotutako bezero guztietara heldu daitezen, bezero hauek erabiltzen duten zerbitzaria erabiltzen dutela.

Matrix estandarra espezifikazio libre bat da, puntatik puntara doan zifratzea onartzen du, denbora errealean eguneratzen da, Lehenetsita talde elkarrizketak onartzen ditu eta hainbat identifikazio modu onartzen ditu, adibidez e-posta, telefono zenbakia, Facebook...

Matrix erabiltzen duten hainbat inplementazio libre daude, zerbitzariak, bezeroak zein zerbitzuak. Erreferentziazko zerbitzari inplementazioa Synapse da, Pythonen idatzia dago. Nork bere zerbitzari propioa erabili dezake eta nahi duen zerbitzariekin konfederatu. Hau da, Matrix.org helbidea darabilen Synapse zerbitzaria da inplementazio nagusia bada ere, honetara lotuta ez dauden zerbitzariak egon daitezke ere.

Zer da Riot?

Riot Matrix azpiegitura erabiltzen duen bezero inplementazio libre bat da. Web bidez erabili daiteke edo MacOS zein Android plataformetarako dituzten aplikazioak erabilita, Android bezeroa Google Play eta F-droid biltegietan dago eskuragarri.

IRC du erreferentzia gisa eta gelatan antolatzen ditu elkarrizketak, IRC ezagutzen ez duenarentzat Telegram supertalde batekin edo azpireddit batekin parekatu daiteke ideia hau.

Riot erabiltzen ez duten erabiltzaileekin komunikatzea baimentzen du, adibidez IRC, Slack eta Gitter erabiltzaileekin.

Bere helburua bestelako kolaborazio tresna guztiekin bateragarri izatea da eta Basecamp, Invision edo Zeplin bezalako zerbitzuekin bateragarria izan dadin lanean ari dira.

Gonbidatuak, edo identifikatu gabeko erabiltzaileak onartzen ditu, gela batean identifikatu gabeko erabiltzaile hauek onartzen diren ala ez erabaki daiteke.

Lehenetsita matrix.org zerbitzua erabiltzen du, baina nork bere zerbitzaria erabili lezake.

Oraingoz zerbitzari nagusian aurkitu daitezkeen gelak gehienbat software librea dute mintzagai, ingelesez.

Ondo izan,

Osoitz