[Librezale] Elkarlana sustatu: Hilabeteko Proiektua

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Al, Ira 5, 22:06:58, CEST 2016


Aupa,

Elkarlana sustatzeko proposamen batekin natorkizue.

1) Has dezagun Wiki orri bat, han proiektu bat mantentzen dabilen edonork,
bultzada bat behar duela uste badu, jar dezala bertan.

Adibidez:

Proiektua: OsmAnd
Helburua: Phrases fitxategia itzultzen bukatzea
Nola: Eman izena hosted.weblate.org webgunean eta itzuli fitxategi hau
https://hosted.weblate.org/projects/osmand/phrases/eu/

2) Sortutako deialdien artean hilabetero edo, aukeratu dezagun proiektu
bat, wikiaren eztabaida orrian kontsentsua bilatuz, zozketatuz... edo nahi
bezala.

3) Behin "Hilabeteko Proiektua" aukeratuta eman diezaiogun publizitatea,
Azalean argitaratuz, zerrendan, Telegram taldean... Foroaren widgeta
kenduko bada utzitako txokoan laukitxo bat jar genezake...

4) Behin helburua lortuta edo hilabetea pasatuta, aukeratu dezagun beste
bat.

Beste proiektu batzuetan antzerako ekimenak ikusi ditut eta funtzionatu
dute.

Ni neu prest nago antolakuntzan lan egiteko eta aukeratutako proiektuari
bultzadaren bat emateko nire gaitasunen arabera.

Ideia gustuko?

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160905/95f7b1cc/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago