[Librezale] Gure Webgunetik .org desagerrarazi

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Ira 3, 00:13:54, CEST 2016


Kaixo:

Eta gure ostalarira sarrera duen norbaitek horrelako zerbait exekutatuko
balu?

$ wget -P . -mpck --user-agent="" -e robots=off --wait 1 -E
http://librezale.eus

$ grep -Rl librezale.org * --exclude-dir=pipermail > birpasatzekoak.txt

Egia esan ni saiatu naiz wget hori egiten baina kanpotik nekeza da
webgune osoa deskargatzea eta gainera banda zabalera asko xahutzen du.
Beraz, komando bi horiek edo antzekoak erabiliz birpasatu behar diren
lekuen zerrenda egin ahal izango dugu: wikian, foroan eta abar.

Ez dakit, agian zerbaitetan oker egongo naiz. Zer iruditzen? Proba
genezake? Ideia hobeagorik?

Webguneko fitxagien zati bat bakarrik deskargatuta hainbat
"librezale.org" aurkitu ditut eta nire ustez merezi du hau edo antzeko
zerbait egitea. Denak ez dira estekak izango, noski, baina edozein
kasutan errepasoa egitea ondo etorriko litzaigukeela uste dut.

Bitartean, aipatutako metodoa erabiliz wikian agertu zaizkidan
librezale.org/* andana .eus-era aldatzen joango naiz...

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago