[Librezale] Mozilla hackatoia Parisen

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Urr 27, 22:42:09, CEST 2016


Julen Represent!

Uste dut lan makala dela bi egunetarako terminologian sakontzea eta nahiko
opari ederra ekarriko zenukeela katalanen sistema gurera moldatu daitekeen
asmatzen baduzu.

Ez dakit zeinen zaila litzatekeen aurreko itzulpenetan oinarrituta iOS
aplikazioa itzultzea. iOS erabiltzaileek arrazoi gutxi dituzte Firefox
erabiltzeko Safariren motorra erabiltzera behartuta baitago, baina
interfazea euskaraz balego agian arrazoi bat izango lukete. (Bestalde,
euskaltzaleak badira... zergatik erosi dute iPhone bat, mar mar mar...).
Honi buruz esango nuke, gogoa baduzu egin, eta bestela egin dezala gogoa
duenak.

Ondo pasa eta ekarri guztiontzako kamisetak!

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161027/7b7f9d95/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago