[Librezale] Mozilla hackatoia Parisen

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 27, 11:25:10, CEST 2016


Aupa Librezale,

Arrazoi bat eta beste tarteko etxetik urruti xamar ibili naiz azken
hilabetean, oporretan ere bai, eta kontu bat komentatzeke neukan:
azaroaren 5ean eta 6an Mozillako lagunek hackatoi bat [1] antolatu
dute Pariseko Mozillaren bulegoan eta lokalizazioetako kide aktiboak
bertaratzera gonbidatu gaituzte.

Ni han izango naiz (ez dut Ibairen berririk izan tamalez) eta
helburuak zehazteko eskatu digutenez, Firefox (mahaigaina + mugikorra)
osatuta dagoela ziurtatu eta honen terminologia errepasatzea gustatuko
litzaidake. Honekin batera, eta denborak utzi ahala, katalanek duten
terminologia-soluzioa sakonago nahiko nuke begiratu, aztertzeko ea
zenbat lan izango litzatekeen sistema guretzako martxan jartzea.

Inork garrantzitsua deritzon bestelakorik partekatu nahiko luke?
Adibidez, inork izango luke iOSerako bertsioa lokalizatuta izateko
interesik?


Julen.

[1] https://wiki.mozilla.org/L10n:Meetings/2016_Paris_hackathon


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago