[Librezale] Azaroko proiektua

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Urr 30, 11:29:09, CET 2016


Kaixo, guztioi:

Azaroa hastear dago eta ni kanpin batean nago ia ekarpenik egin ezinik.
Hala eta guztiz ere albiste baten berri eman behar dizuet:

WordPress 4.7 bidean da:
https://wordpress.org/news/2016/10/wordpress-4-7-beta-1/
Lehenetsitako itxura berri bat ekarriko du:
http://2017.wordpress.net/

Beraz, abenduaren 6a baino lehen hainbat kate euskaratu beharra dago.
Hemen lanaren azalpena:
http://bit.ly/2e0Iy9M

Egoera hau izanik, nik ezin dut WP berria euskaratu eta gainera WP
Androiden lagundu. WP bertsio berriak eskatzen duen lana WP Androidek
eskatze duena baino handiagoa da.

Bi aukera ikusten ditut:
1) Azaroan WP Androiden ordez beste zerbait egin (horrela ni WP 4.7n
zentratu naiteke).
2) Azaroan WP Android ordez WP 4.7 denon artean euskaratu.

Zuek esan animatzen zareten. Teorian WP euskaratzeko taldea handiago da
baina azkenaldian isilik/lanpetuta dabiltzala dirudi.

Azaroa bihar hasten da eta nik 5 edo 6ra arte ezingo dut ganorazko
ekarpenik egin (ezta blogean artikulu bat idatzi Osoitzek egin zuen bezala).

Joan beharra dut! Adio!

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago